Bereizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaile batek turbantearekin jokatzea galarazi dio Arratiako futbol taldeko kadete bati

Iragarkia
turbante-futbol-eitb_1280x720
18:00 - 20:00
Epaile batek turbantearekin jokatzea galarazi dio Arratiako futbol taldeko kadete bati
Gurpreet Singh (15 urte) Indiakoa da jaiotzez, baina 7 urte daramatza familiarekin Igorren bizitzen. Arratia futbol taldean jokatzen du, eta duela bi aste, partida batean, epaileak galarazi egin zion patkarekin jokatzea; alegia, sijismo erlijioan mutil gazteek buruan eraman ohi duten oihalarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X