Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon txabola bati su eman eta bertan bizi den etxegabeari erredurak eragiteagatik

Hilketa saiakera egotzita atxilotu dute erasotzailea. Erasoa igande gauean gertatu zen, Uribarri auzotik gertu.

45 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, txabola bati su ematen saiatu eta bertan bizi den etxegabeari besoan erredurak eragin izana egotzita. Igande gauean gertatu zen erasoa, 23:00ak aldera, Uribarri auzotik gertu, EiTBk jakin duenez.

Txabola gasolinaz busti zuen, su emateko asmoz edo. Ordu horretan, lo zegoen bertan bizi den etxegabea, baina zaratak esnatu zuen. Dei baten bidez, gertatutakoaren berri jaso zutenean, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu ziren, eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Astelehenean, epailearen aurrera eraman zuten, hilketa saiakera egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

eclipse solar eguzki eklipsea hego amerika sudamérica 2 de julio 2019 uztailak 2 EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Araba, 2026ko abuztuko eguzki-eklipsea ikusteko Euskadiko lurralde pribilegiatua

Mende bat baino gehiago da Euskal Herrian ez dela eklipse osorik ikusten eta datorren abuzturen 12koan Araba izango da lurralde pribilegiatuena, lurralde osoan ikusgai izango baita fenomeno astronomiko berezia. Hala ere, eklipsearen puntu gorena 20:28ak aldera izango da, eta, beraz, eguzkia "oso baxu egongo da" ordurako, eta litekeena da mendebal/ipar-mendebaldeko ortzi-muga garbi duen kokalekurik ez duenak ez ikustea, eguzkia beharbada ezkutatua egongo delako ordurako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X