RADIO EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraioan musukoa kentzeko erabakia hartzerakoan "elkarlanik ez" dela egon salatu du Sagarduik

Osasun sailburuaren arabera, "hedabideen bidez" izan zuten Espainiako Gobernuak garraio publikoan maskararen erabileraren derrigortasuna kentzeko erabakiaren berri.
Gotzone Sagardui, gaur, Radio Euskadin.
Gotzone Sagardui, gaur, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

Garraioan maskararen erabileraren derrigortasuna kentzeko erabakia ia aldebakarrez hartzea leporatu dio Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Espainiako Gobernuari. Horren iritzian, autonomia erkidegoen eta adituen iritzia aintzat hartuta ezarri beharreko neurria zen, eta, kasu honetan, "ez da apenas elkarlanik izan".  Horren harira, bestalde, esan du pandemiaren egoera hobea bada ere, beharrezkoa den lekuetan eta momentuetan musukoa erabiltzearen aldekoa dela, "kutsatzeek jarraitzen dutelako". "Hedabideen bidez izan genuen erabakiaren berri. Lurralde arteko batzordean ez zuten jakinarazi, eta ez zen neurria partekatu", adierazi du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, halaber, EH Bilduk gaur Eusko Legebiltzarrera eramango duen ekimenaz ere hitz egin du sailburuak. MIR espezialisten formazioaren eskumena EAEren esku uzteko eskatuko du koalizio abertzaleak. Horren harira, proposamena xeheago ezagutu gabe ez duela iritzirik emango esan du Sagarduik, baina "argi utziko dut gu transferentzia guztien alde gaudela". "Dena dela, orain, lehentasun nagusia MIR plaza guztiak betetzea da, arreta bikaina bermatzeko", azaldu du.

Sailburuak kezka agertu du "profesional eskasiaren" eta horrek kontratazioan eragiten dien arazoaren aurrean. Osasun sistemaren arazo nagusienetakoa dela esan du, ez bakarrik EAEn, baita Espainian eta ia mundu osoan ere..

Donostialdeko ESIari buruz galdetuta, berriz, Sagarduik azaldu du mahai gainean jarri diren arazoetako batzuk "Donostialdeko ESItik harago" doazela, eta "garapen sakonagoa" eskatzen dutela. "Ez dira berehala konpondu", erantsi du.

Azkenik, "harro" agertu da Osakidetzako hainbat osasun langile Turkiara joango direlako, laguntza humanitarioa eskaintzera. Eusko Jaurlaritzak ahal duen neurrian baliabideak eskainiko dituela ziurtatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X