Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguzkia eta izotza protagonista asteburuan

Larunbatean eta igandean ostiraleko joerarekin jarraituko dugu: zerua oskarbi eta hotz handia gauez eta eguneko lehenengo eta azken orduetan.
Sare. Argazkia: Joxe Zubieta
Sare. Argazkia: Joxe Zubieta

Asteburua eguzkitsua izango da eta eguerdiko orduetan eguzkiak berotu egingo badu ere, hotz handia egingo du gauez eta eguneko lehenengo eta azken orduetan, eta izotza botako du leku askotan.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, larunbatean eguzkia izango da jaun eta jabe berriro. Lehen eta azken orduetan hotz handia egingo du eta izotza botako du hainbat tokitan. Zerua egun osoan oskarbi agertuko da. Haizeak hego-ekialdetik joko du, aurreko egunean baino indar gehiagorekin, eta Kantauri isurialdean tenperatura maximoak apur bat igoarazi ditzake. Era horretan, egunaren erdialdeko orduetan giroa epel samarra izango da, ipar partean bereziki.

Igandean eguraldiak ildo beretik jarraituko du, baina hego-ekialdeko haizea zertxobait gehiago indartuko da eta ipar partean tenperatura igoaraziko du. Era horretan lehen orduetan izotza Araban eta Nafarroa erdialde eta hegoaldean botako du gehienbat; eguerdi inguruan giroa goxoagoa izango da. Zerua oskarbi egongo da egun osoan eta maximoak 10-15 ºC artekoak izango dira.

Astelehenean ere eguzkia nagusi izango da, eta asteartean lehenengo lainoak agertuko dira eta asteazkenerako euria eta tenperatura beherakada espero da.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X