TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona hil dira Legorretan, auto istripuan

Bi autok elkarren kontra jo dute N-1 errepidean, eta Ertzaintzak uste du balitekeela ibilgailuetako bat kontrako eskuan joan izana. Kolpearen ondorioz bi pertsona hil dira, bi ibilgailuetako bidaiari bana. Hiru dira zaurituak eta ospitalera eraman dituztenak.
N-1 errepidea, gaur
N-1 errepidea, gaur. Argazkia: EITB Media

Bi pertsona hil dira eta beste hiru pertsona zauritu, Legorretan izan den auto istripuan. Bi ibilgailuk elkarren kontra jo dute N-1ean, Gasteizko noranzkoan, 00:05 inguruan. Hildako bi pertsonak auto banatan zihoazen: 40 urteko inguruko Beasaingo gizonezko bat eta 30 urteko inguruko Ataungo emakumezko bat.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, autoetako bat kontrako norabidean zihoan. Kolpearen ondorioz, autoetako batean zihoan gizonezko bat bertan hil da, eta beste lau pertsona zaurituta eraman dituzte Donostia Ospitalera. Handik ordu batzuetara, erietxean hil da zauritutakoetako bat (Ataungo bizilaguna).

Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Osakidetzako hainbat anbulantzia bertaratu dira istripuaren lekura.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X