INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta 15 ziberjazarpen delitu egotzita

Ikerketak zabalik jarraitzen du, Polizia Nazionalak ez baitu baztertzen biktima gehiago egotea.
Iragarkia
20230309105627_bortxatzailea-donostia_
18:00 - 20:00
Gazte bat atxilotu dute Donostian, bi bortxaketa eta adingabeen aurkako sexu-ziberjazarpena egotzita

24 urteko gizon bat atxilotu du Polizia Nazionalak Donostian, bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta beste hamabosti interneten sexu jazarpena egitea leporatuta. Dena den, ikerketak zabalik jarraitzen du, ez baita baztertzen biktima gehiago egotea. 

Nerabe batek jarritako salaketa baten ondotik abiatu zen ikerketa. Salatzailearen arabera, adin txikiko baten itxurak eginez erasotzailea berarekin harremanetan jarri zen sare sozialetan. Hasieran elkarrizketa arruntak izan zituzten, gero datu pertsonalak eskatu zizkion, ondoren irudi sexualak trukatzea proposatu zion eta azkenik sexu erasoa egiten saiatu zen.

Polizia Nazionalak gaur jakinarazi duenez, ustezko erasotzailea 2022. urtearen amaieran atxilotu zuten lehen aldiz. Atxilotuari atzemandako sakelako telefonotik datuak lortu zituzten, eta horrek ikerketaren bigarren fase bat irekitzea ahalbidetu zuen.

Gizonak telefonoan eta sare sozialetan izandako elkarrizketak aztertu ondoren, adingabeei egindako bi sexu erasoren eta 15 sexu jazarpen delituren frogak eskuratu zituzten.

Ikertutako erasoak gertatu zirenean biktimek 16 urte baino gutxiago zituzten. Kasu batzuetan, ustezko erasotzailea beste hiri edo probintzia batzuetara lekualdatzen zen biktimarekin elkartzeko.

Hori guztia dela eta, bigarren aldiz atxilotu zuten pasa den martxoaren 1ean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X