60. Urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

700 emakume baino gehiago Australiara eraman zituen 'Marta Plana'-k 60 urte bete ditu

Gernika-Lumoko Udalak omenaldia egin die, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 'Marta Operazioa' izeneko hitzarmenaren bidez emigratu zuten emakumeei.
Gaur herri bizkaitarrean egindako omenaldia. Irudia: EITB MEDIA.
Gaur herri bizkaitarrean egindako omenaldia. Irudia: EITB MEDIA.

Gernika-Lumoko Udalak omenaldia egin die gaur 'Marta Plana'-ren bitartez emigratu zuten 700 emakume baino gehiagori, hitzarmenaren 60. urteurrenean. Bertan izango dira Australiara hegan egin zuten 7 emakume, beste 21 emakumeren senideekin batera.

'Marta Plana', 'Marta Operazioa' ere deitua, 60ko hamarkadaren hasierako Australia eta Espainiako gobernuen arteko migrazio-akordio bat izan zen, Eliza Katolikoak sustatua. Operazio horren ondorioz, 700 emakume baino gehiago eraman zituzten Australiara etxeko langile gisa aritzeko. Migrazio-itunak ezinbesteko baldintza bat ezartzen zuen lekualdatutako emakumeentzat: gazteak, katolikoak eta ezkongabeak izatea eskatzen zitzaien, azterketa mediko bat gainditzeaz gain.

'El Corre Español', 1961eko azaroaren 23ko alean argitaratuko albistea. Irudia: EITB Media. 'El Corre Español', 1961eko azaroaren 23ko alean argitaratuko albistea. Irudia: EITB Media.

Gernika-Lumoko Udalak Australiara joan behar izan zuten emakume guztiei omenaldia egitea erabaki du, plan honen pean hegazkinez egindako lehen bidaiaren 60. urteurrena dela eta. Omenaldian, Gernika-Lumon, Getxon eta Iruñean bizi ziren 7 emakume izan dira, eta Aragoiko, Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako beste 21 emakumeren senitartekoak ere bertaratuko dira.

'El Corre Español', 1961eko azaroaren 23ko alean argitaratuko albistea. Irudia: EITB Media. 'El Corre Español', 1961eko azaroaren 23ko alean argitaratuko albistea. Irudia: EITB Media.

Gainera, Gernika-Lumoko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan honako ordezkari hauek ere gerturatu dira:

- Jose Julio Rodriguez Hernandez, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko Espainiako Herritartasunaren eta Itzulera Politiken zuzendariorde nagusia.

- Gorka Alvarez Aramburu, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria.

- Jose Maria Gorroño Etxebarrieta, Gernika-Lumoko alkatea.

- Euskal Australiar Elkartearen eta Navarra Boomerang Australia Elkartearen ordezkariak.

Australiako Sydney, Melbourne eta Canberra hirietan ere antzeko omenaldia egingo zaie itzuli ezin izan zuten emakumeei.

Australiara bidaiatzeko egindako bisa. Argazkia: EITB MEDIA Australiara bidaiatzeko egindako bisa. Argazkia: EITB MEDIA
Homenaldiaren deialdia: 12:00etan, Gernika-Lumoko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan. Irudia: EITB Media Homenaldiaren deialdia: 12:00etan, Gernika-Lumoko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan. Irudia: EITB Media

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X