Zibererasoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zibersegurtasun erasoak %90 jaitsi dira 2022an .eus domeinuetan

Guztira, 29 eraso antzeman ditu iazko txostenean Puntueus Fundazioak, aurreko urteko 359 kasuen parean.
Puntueus Fundazioak zibersegurtasun txostena kaleratu du. Argazkia: Pixabay
Puntueus Fundazioak zibersegurtasun txostena kaleratu du. Argazkia: Pixabay

Puntueus Fundazioak urtero egiten duen zibersegurtasun txostenak % 90 zibereraso kasu gutxiago antzeman ditu 2022 urtean aurrekoarekin alderatuz, hots, guztira 29 kasu izan ziren iaz, eta 359 aurreko urtean.

Erabiltzaileen segurtasun digitala bermatzea du fundazioak helburu eta, horretarako, .eus webguneak etengabe gainbegiratzen ditu. Zaintza aktibo horri esker, webguneetan erabilera desegokiak, arriskuak eta mehatxuak aurreikusten ditu, eta 2022an, erregistratuta zeuden domeinuen % 0,2an detektatu zituzten horrelako egoerak.

Domeinuen segurtasunaren monitorizazioan edo etengabeko azterketa horretan bi motako arriskuak antzeman daitezke: domeinu "gaiztoak" eta konprometitutako domeinuak. Azken horiek hirugarren batek bidali edo sortuak dira, eta kasu horietan, domeinua identifikatu eta domeinuaren jabea antzemandako erasoaz informatzen da.

Ondoren, arazoa bideratzeko laguntza eskaini eta ematen zaio, gehienetan webgunearen arduradunak ez baitira erasoaz jabetzen. 2022an konprometitutako domeinuak 19 izan dira, aztertutakoen % 65, alegia.

Halaber, domeinu "gaiztoak" asmo txarrarekin sortutako webguneak izan ohi dira, hau da, praktika txarren susmagarri diren domeinuak. Aztertutako eta argitaratutako azken zibersegurtasun txostenak 2022an lau domeinu gaizto antzeman dituztela dio.

Hilabete honetatik aurrera edonork kontsultatu dezake zenbat arrisku kasu jasotzen ari diren .eus domeinuak, denbora errealean.

Zure interesekoa izan daiteke

HUETOR TAJAR (GRANADA), 06/02/2026.- Vecinos achican agua en Huétor Tájar (Granada), uno de los municipios andaluces especialmente afectados por la borrasca Leonardo. El presidente de la Junta de Andalucía, Juanma Moreno, ha afirmado este viernes que es posible que sea necesario ampliar el perímetro de evacuación tras el desalojo de la población de Grazalema (Cádiz) debido a los efectos del temporal, aunque la situación la determinarán los geólogos. EFE/ Miguel Ángel Molina
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marta ekaitzak alertapean jarri du Estatuko hego-mendebaldea, euriteak, elurra, haizea eta olatuak tarteko

Leonardo depresioaren kolpea jaso ostean, Andaluzian eta Extremaduran euria gogotik egiten jarraituko du. Gaztela eta Leon eta Galizia ere alertapean izango dira, zaparradengatik, elurragatik eta kostaldeko arriskuagatik. Era berean, Madrilen eta Gaztela-Mantxan hainbat ibaik gainezka egin dezaketela eta, alerta ezarri dute. Asturiasen, azkenik, San Juan de la Arena herriko kai-muturrean desagertutako emakume baten bila ari dira.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X