Alemania geldiarazi du azken urteotako garraio grebarik handienak
Alemanian, herrialdea geldiarazi du azken urteotako garraio grebarik handienak. Hegazkin, tren eta autobus zerbitzuei eragiten dien 24 orduko lanuztea da, eta Bilboko aireportuan, esaterako, 16 hegaldi bertan behera geratu dira.
Sindikatuek inflazioaren araberako soldata igoera eskatzen dute, % 10eko igoera, hain zuzen ere, eta gaur hasi dute patronalarekin hirugarren negoziazio erronda.
350.000 langile ari dira jarraitzen gaurko greba Alemanian. Sindikatuen hitzetan, lortu dute helburu nagusia, alegia, herrialdea geldiaraztea; izan ere, milioika herritarri eragin diete geldialdiek.
Berlingo tren geltokia hutsik egon da goiz osoan zehar. Aire trafikoari dagokionez, berriz, Berlingoa ez ezik, Alemaniako aireportu guztiak daude geldi. 380.000 bidaiaritik gora aireratu gabe geratu dira.
Azken hamarkadetan lehen aldiz, Alemaniako bi sindikatu nagusiek deitu dute greba, sektore publikoko langileenak eta trenbideetakoak, eta % 10,5eko eta % 12ko soldata igoera eskatzen dute, hurrenez hurren; hilean 500 edo 600 euroko igoera.
Herritarrek babestu egiten dituzte sindikatuen aldarrikapenok, garraio sektorean langileak falta baitira, eta lan baldintzak hobetuz gero, arazoa konponduko dela iritzi diote sindikatuek. Horregatik, indartsu sentitzen dira bihartik aurrera negoziazioen mahaira itzultzeko. Patronalak, berriz, neurriz kanpokotzat jo du protesta eguna.
Elkarrizketen hirugarren txanda hasi bezperan, Nancy Faeser Alemaniako Barne ministroak, bestalde, erantzukizuna eskatu die patronalari eta sindikatuei "irtenbideak" lortze aldera. "Gogor negoziatzen jarraituko dugu, baina baita modu zuzen eta eraikitzailean ere. Patronalak eta sindikatuek erantzukizun handia dute garai zail hauetan. Erantzukizun horren barruan sartzen da negoziazio-mahaian irtenbideak lortzea", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzurrez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati egindako erasoengatik
Futbol taldeak ateak itxita jokatu beharko du hurrengo hiru partidetan.
Basauri BEAk barkamena eskatu du, baina argitaratutako bertsioen zati bat zalantzan jarri du
BEAk esan du gertatutakoak ez dituela taldearen balioak islatzen, eta defendatzen du beharrezkoa dela gertatutakoa argitzea, bertsio guztiak mahai gainean jarrita: "Arbitraje-aktan eta argitaratutako informazioan jasotakoa ez datoz guztiz bat gertatutakoarekin".
Dagoeneko auto-ilararik ez A-8an, Bilbon, bi ibilgailuren arteko istripuaren ondoren
Bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute, eta, hori dela eta, erreietako bat itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Pradales-Sanchez bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bizkaiko futbol epaileek planto egin dute, erasoen ostean: ez dira Basaurin, Portugaleten eta Karabiganen ariko
Arbitroen Batzordeak erabaki du ez duela hiru klub horien zelaietara epailerik bidaliko, zenbait epaileren aurkako (batzuk, adingabeak) irainen, mehatxuen eta erasoen ostean jarrera aldatu dutela ikusi arte.
Corellako 14 urteko neska bat saldu eta ezkontzera behartu zuten senar-emazteak epaituko dituzte
Kasua ikertu duen epailearen ustez, gertakariak pertsonen trafikoaren delitu izan daitezke. Autoaren arabera, 14 urteko neska ezkontzera behartu zuten "5.000 euro, bost whisky botila eta janariaren truke" eta, ondoren, Kataluniako hainbat udalerritan eskean aritzera behartu zuten.
24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jarduera desberdinez osatutako egitarau zabala izango da.
Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": hizkuntza-eskubideen 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararik ez jakiteak sistema osoak euskaraz funtzionatzea oztopatzen du.