Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalaren orube batean gordeta zeuden 70-80 edukiontziri su eman diete Sestaon

Garbiketa zerbitzuek erretiratutako edukiontziak dira kaltetutakoak. Ezezagun batzuek orubeko hesiaren gainetik salto egin dute bart, eta su eman diete.
Dozenaka edukiontzi kiskalita geratu dira.
Dozenaka edukiontzi kiskalita geratu dira. Argazkia: @ikersalgadoser1

Sestaoko Udalaren orube batean gordeta zeuden 70-80 edukiontziri su eman diete bart, auzokoek jakitera eman dutenaren arabera.

Udaletik zehaztu dutenez, apurtuta edo egoera txarrean zeuden eta ordezkatu behar ziren edukiontziak dira kaltetutakoak.

Ezezagun batzuek orubeko hesiaren gainetik salto egin dute bart, eta su eman diete.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu