ESPETXEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehen graduko presoentzako moduloak sortzeko eskatu dio Arartekoak Eusko Jaurlaritzari

Lehen graduan dauden presoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora lekualdatzen dituzte, ez baitago gradu horretako erregimen itxiko modulorik EAEko kartzeletan.
Zaballako kartzela, Araban. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Zaballako kartzela, Araban. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Arartekoak, EAEko herriaren defendatzaileak, lehen graduan dauden presoentzako moduluak sortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, hiru euskal kartzelek ez dute erregimen itxiko modulurik gradu horretan dauden presoentzat, eta EAEtik kanpoko espetxeetara lekualdatzen dituzte, presoen "birgizarteratzeari kalte" eginez, Manu Lezertuak adierazi duenez.

Preso batek jarritako kexari erantzuna emanez, egin du eskaria Arartekoak. Iazko uztailean, borroka handi batea parte hartu zuen preso batek Basauriko espetxean eta horren ondotik, lehen gradura itzuli zuten, gogorrenera. Aurrena, Zaballako espetxera lekualdatu zuten (Araba), eta, ondoren, Dueñasera (Palentzia).

Presoak kexa jarri zuen eta Arartekoak EAEn egotea komeni dela ebatzi du. Arartekoak ez du zalantzan jartzen presoa lehen gradura itzularazi izana, baina zigorra bertan ez betetzeak birgizarteratzea oztopatzen duela adierazi du. Erregimen horretako modulorik ez dagoela eta, horiek sortzeko eskatu dio Eusko Administrazioari.

2021ean espetxeen eskuduntza sinatu zenean,  "Estatuarekin lankidetzan aritzea" aurreikusten zen eta horren baitan lekualdatzen dira preso horiek erkidegotik kanpoko espetxeetara. Arartekoaren esanetan, lankidetza hori "funtsezkoa da, espetxe-sare zabalago batean sartzeko aukera ematen baitu", baina gogorarazi du Espetxeen Lege Organiko Orokorrak dioela "ahalegina egingo dela lurralde-eremu bakoitzean espetxe kopuru nahikoa izan dadin, premiei erantzuneta zigortuen deserrotze soziala saihesteko".

Hori dela eta, Arartekoak Eusko Jaurlaritzari gomendatu dio presoen gizarteratzera bideratutako lehen mailako erregimen bat sor dezala EAEko kartzeletan, "espetxe-administrazio integral bati dagokion bezala". Izan ere, Arartekoak dio zigorra Euskaditik kanpo betetzeak "deserrotzea eta pertsonaren birgizarteratzeari kalte egin diezaiokeela, aske geratzen denean itzuliko den tokitik aldenduz".

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X