EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizonezko atxilotu dituzte Urduñako festetan sexu-erasoa egitea leporatuta

Otxomaio jaietan izan da erasoa. Gauerdian atxilotu dituzte bi gizonezkoak, zenbait neskak jarritako salaketaren ondoren. Festa gunean zeudela, ukituak egin dizkietela salatu dute.
Urduñako artxiboko irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Urduñako artxiboko irudia. Argazkia: EITB MEDIA

Bi gizonezko atxilotu dituzte Urduñako festetan sexu-erasoa egitea leporatuta. Otxomaio jai ezagunak ari dira ospatzen Bizkaiko herri horretan, eta erasoa festa guneetako batean izan da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, zenbait emakumek jarritako salaketen ondotik, ustezko erasotzaileak identifikatu eta atxilotu egin dituzte bart. Ukituak egin dizkietela salatu dute emakumeok.

Festetan abian jarritako zaintza-dispositibo bereziko agenteek egin dituzte atxiloketak.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu