EAEko jaiotzen kopuruak beheraka jarraitzen du, markak hausten
OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat du. App-tik kanpo behar bezala ikusteko, klik egin esteka honetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotzen kopuruari buruzko datuek gutxieneko historikoetan jarraitzen dute. Iaz, 13.613 ume jaio ziren EAEn, 2021ean baino 644 gutxiago eta duela hamar urte baino 6.920 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
1970eko hamarkadan hasi zen bilakaerari jarraituz, gero eta jaiotza gutxiago dago. Mende hasieran gorakada izan ondoren, berriro jaitsi zen 2008tik aurrera.
Jaiotza kopuruak hiru lurraldeetan egin du behera. Ehunekotan, jaitsierarik handiena Gipuzkoan izan da (428 jaiotza gutxiago, % 8,7ko jaitsiera), baina Araban (102 jaiotza gutxiago, % 4,3ko jaitsera) eta Bizkaian (114 jaiotza gutxiago, % 1,6ko jaitsiera) ere egin du behera jaioberrien kopuruak.
2022ko azken hiruhilekoa izan da jaiotza gutxien izan dituena, urte osoko bilakaera kontuan hartuz gero. Urritik abendura bitarteko jaiotzen banaketari dagokionez, 35-39 urteko amak % 33,9 izan ziren, 30-34 urtekoak % 32,8, eta 25-29 urteko amen ekarpena % 13,2koa izan zen. 40 urtetik gorako amak (% 12,8) 25 urtetik beherakoak (% 7,3) baino gehiago izan ziren.
Gainera, ezkontzaz kanpoko jaiotzak erdiak baino gehiago izan ziren: % 51,5 (2021eko aldi berean baino 1,3 puntu gehiago).
Datu horiekin, jaiotza-tasa —kopuru absolutua biztanleenarekin alderatzen du— jaisten jarraitzea aurreikusten da. 2021ean, % 6,5ean kokatu zen, 1976ko % 19,74tik oso urrun. Eustaten behin betiko datuen faltan, azken urteko jaitsiera hamarren batzuetakoa izango da, azken hamarkadan zehar bezala.
Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapatarietxe soziologo eta EHUko irakaslearekin aztertu ditugu datuok. Horren iritzian, demografiaren joera hau estrukturala da. Alde batetik, baby boom deituriko belaunaldi hura dagoeneko ez dago haurrak izateko adinean, eta haurrak izan ditzaketen emakume gazteak duela urte batzuk baino gutxiago dira. Bestetik, atzerritik etorritako emakumeek ere bertako gizartean ohikoak diren tendentziak bereganatu dituzte. Egiturazko egoera honetarako egiturazko neurriak hartu behar direla defendatu du, etxebizitzarekin, lanarekin eta kontziliazioarekin lotutakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura deitu du gaurko, 18:00etan.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.