TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira auto ilarak A-8an, Barakaldon bi ibilgailuk istripua izan ondoren

Ezbeharraren ondorioz, lau erreietako hiru itxi dituzte eta auto ilara luzeak sortu dira goizeko lehen orduan. Gainera, pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Auto ilarak A-8 errepidean, Zorrotzan. Argazkia: Trafiko
Auto ilarak A-8 errepidean, Zorrotzan. Argazkia: Trafiko

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobidean, Barakaldon, eta horrek auto ilara luzeak eragin ditu gaur goizean Kantabriarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharraren ondorioz, lau erreietako hiru itxi dituzte eta ilara luzeak sortu dira.

08:00etan, hiru kilometro inguruko auto ilarak zeuden A-8an, Basurturainokoak, eta Arrontegiko zubiko zirkulazioan ere izan du eragina.

Istripuan nahasitako ibilgailuak erretiratu ondoren, 08:30erako, zirkulazioa bere onera etorri da.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

27 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Montserrateko funikularretik, Katalunian, euri jasa gogorrak direla eta

Montserrat funikularraren inguruetan 100 litro bota ditu metro koadroko, eta 27 pertsona ebakuatu dituzte euriteek eragindako luizi baten ondorioz. Katalunia osoa dago abisu laranjan eta euriak gogor jo du, batez ere, Bartzelonan, Gironan eta Tarragonan. Suhiltzaileek 90 bat esku-hartze egin dituzte dagoeneko, eta errepideetan ardura handiz gidatzea eskatu dute. Euriteen ondorioz, gainera, bertan behera gelditu dira zenbait hegaldi, eta Gironan atzerapenak daude tren zerbitzuan, trenbidera eroritako zuhaitz bategatik. 

Gehiago kargatu