Taldeen Aurkezpen Ofiziala hartuko du Bilbok, Tourraren irteera handiaren aurretik
Bizkaia Aretoa Grand Départ Pays Basque 2023aren epizentro bihurtu da gaur goizean. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta bozeramaileak, gaurtik hasita eta uztailaren 1, 2 eta 3an nazioarteko tropeleko txirrindulari onenak Euskadiko errepideetan lehen pedalkadak ematen hasi arte egingo diren jarduera ugari eta askotarikoen berri eman du.
Tour giroan murgilduz, hasiera handiaren aurreko astea ekitaldiz beteta dator.
Taldeen Aurkezpen ofiziala
Frantziako Tourreko Taldeen Aurkezpen Ofiziala izango da mugarri nagusietako bat, EITBk 200 herrialde ingurura zuzenean emango duen ekitaldia. Herritar guztiei zuzendutako ekitaldia ekainaren 29an egingo da, Abandoibarra etorbidean, Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren artean.
Aurkezpen ofiziala 18:30etik 20:00etara izango da, baina 17:00etatik aurrera hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da. Aurkezpen ofiziala amaitu ondoren, Tourra abiatu aurreko giroarekin gozatu ahal izango da 22:00ak arte.
Ekitaldiak Frantziako Tourrean gutxienez behin parte hartu duten euskal txirrindulari guztiak omentzeko balioko du. Pogacar, Vingegaard, Landa, Bilbao, Izagirre eta gainerakoak pedalei eragiten hasi baino lehen, euskal txirrindulari horiek bertaratuko diren zaleen txalo eta esker ona jasoko dute.
Arratsalde osoan zehar, giro ona eta musika izango dira nagusi Hortzmuga, Demode Quartet, ETS & Süne, Oreka TX, Kukai eta Neomak taldeen emanaldiekin, besteak beste.
Fan Park
Aurkezpenaren egunean bertan, goizean, Tourreko Fan Park zaleentzako gunea inauguratuko dute Areatzako parkearen inguruan, Bilbon. Gune irekia da, doakoa, eta, oro har, txirrindularitza giroan eta, bereziki, Tourrean murgiltzeko esperientziaz gozatu ahal izango da.
Babesleen standak animazioekin, opariak, tirolina erraldoi bat, bizikleten erakusketa eta bi gurpilen gainean ibiltzen ikasteko pistak egongo dira, besteak beste. Gainera, pantaila erraldoian, bai taldeen aurkezpena bai Tourraren lehen etapa jarraitu ahal izango dira zuzenean. Publikoak herri kirolen eta euskal dantzen erakustaldiak ere izango dituzte gozatzeko. Era berean, bisitariek hainbat food truck (Gure Poke, Café Iruña, Arrese, Abasotas, Thate...) izango dituzte gozagai, gune berezi batean.
Herritarren parte hartzea
Tourra iritsi aurreko astea Bilboko BIZITOURarekin hasiko da, Euskadi Txirrindularitza Fundazioak antolatuta, bizikleta familian eta lagunekin jai giroan bizitzeko jardunaldi ludikoarekin. Hitzordua ekainaren 25ean da, igandean, 12:00etan, Bilboko Areatzan.
Grand Départ Pays Basqueko ekitaldien egitarauaren barruan, txirrindularitza alorreko adituek eta zientzialariek azken ikerketa eta esperientzien berri emango dute munduko txirrindularitza lasterketa handienaren atarian egin ohi den 'Science & Cycling' mintzaldian. Aurten, Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dituzte jardunaldiak, ekainaren 28an eta 29an, Kirol Eskolak eta EHUk sustatuta.
Kartelen erakusketa
Bilboko Arte Ederren Museoak 2023ko Tourraren irudia aukeratzeko lehiaketaren kartel finalisten erakusketa hartuko du.
Raisa Alava ilustratzaile arabarrak diseinatu du aurtengo lasterketaren irudia. Kartel ofiziala Bilboko Arte Ederren Museoan egongo da ikusgai, baina baita beste finalistenak ere. Erakusketa ekainaren 29an inauguratuko dute, eta Frantziako Tourrak euskal errepideak zeharkatzen dituen egunetan zehar bisitatu ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.
Berdintasun Ministerioak hilketa matxistatzat jo du Basaurin hildako emakumearen kasua
Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu; ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen.
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.
Justiziak aseguru etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.
Epaileak beste 13 lekuko deitu ditu deklaratzera El Bocaleko pasabidearen auzian
Instrukzio epaileak deklarazio gehiago gehitu ditu instrukzio fasean: pasabidearen proiektua sinatu zuen ingeniariak deklaratuko du, baita Udaltzaingoko eta 112 zerbitzuko buruek, obrako buruak eta 2024an ezbeharra izan zuen pasabidean esku hartu zuten beharginek ere.
12 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz
Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta.