Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da Zizur Nagusiko istripuan larri zauritu zen 55 urteko emakumea

Hil egin da, hiru egun garun-heriotza egoeran eman ondoren. Istripuan bost zauritu izan ziren, eta horietako biri alta eman diete.

Istripua, Zizur Nagusian. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

55 urteko emakumea larri zauritu zen A-12 errepidean, joan den asteburuan, Zizur Nagusian (Nafarroa) hainbat ibilgailuren artean izandako istripuan, eta astearte honetan hil da, hiru egunez garun-heriotzan egon ostean, Nafarroako Gobernuko Osasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Larunbateko 22:46ak aldera izandako ezbeharrean zauritutako bost lagunetatik bi ospitalean daude, 39 eta 34 urteko bi gizon. 7 urteko haur bati eta 24 urteko neska bati alta eman zieten.

Foruzaingoa ikertzen ari den istripua A-12 errepideko 4,8. kilometroan gertatu zen, Zizur Nagusiko udalerrian. Bost ibilgailuk talka egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

bernedo amak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bernedoko bi amari elkarrizketa: "Bakarrik eta etsita; horrela sentitzen gara"

Bernedoko (Araba) udalekuan sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan diren haurren familiek isiltasuna eten dute eta EITBrekin hitz egin dute lehen aldiz. Miren eta Leire 12 eta 14 urteko bi neskaren amak dira. Duela hamar hilabete, euren alabek kanpamentuan jasandakoak salatu zituzten. Minduta daude eta auzia publiko egin denetik bakarrik sentitu direla salatzen dute, euren alabak tratamendu psikologikoan daudela diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X