70.000 etxebizitza inguru hutsik daude Euskadin, guztien % 6,5
Gaur egun 69.952 etxebizitza daude hutsik Euskadin, hau da, 1.075.076 etxebizitzen % 6,5, Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) biztanleriaren eta etxebizitzen erroldari buruzko azken azterlanaren arabera (2021ekoa).
INEk "berrikuntza garrantzitsua" eginda eskuratu ditu datu horiek: etxebizitzen erabilera-mailaren araberako sailkapena eginda, kontsumo elektrikoaren datuetatik abiatuta.
Datuak hiriburuz hiriburu bereizita, Donostian daude etxebizitza huts gehien, ehunekotan; izan ere, bertan dauden 94.733 etxebizitzetatik 5.522 hutsik daude, % 5,8.
Bilbon, 9.141 etxebizitza huts daude, guztien % 5,5, eta Gasteizen, berriz, 4.876 daude hutsik, guztien % 4,1.
INEk, halaber, Espainiako Estatu osoko 2.000 biztanletik gorako 80 udalerrietan noizbehinkako erabilera duten etxebizitzak ere aztertu ditu, ehunekotan, eta EAEko hiru udalerri daude portzentaje handienak dituzten lehenengo 35en artean, hirurak Bizkaian.
Zehazki, Bakio (etxebizitzen % 29,2 noizean behin erabiltzen dira), Lekeitio (% 24,6) eta Gorliz (% 23,3) agertzen dira zerrenda horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda