Bingen Zupiria: "Tourrak ez zizkigun hiru egun eskainiko lehendik harreman sare bat egon izan ez balitz"
Tourraren hasiera Euskadin izateak eta Tourrak Euskadiri hiru egun eskaini izanak erakusten du, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramailearen esanetan, lehendik egin den lanaren tamaina. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, "ez zen halakorik posible izango lehendik harreman sare bat egon ez balitz"; izan ere, "erakundeek halako nazioarteko gertakizun handiak ekartzen dituztenean, batez ere, kirol arlokoak, eskatzen dute aldez aurretik harremanak eta sare bat egotea". Horren haritik azpimarratu du nahiko lukeela "jendeak parte hartzea eta ondo pasatzea, eta bestetik, antolatzaileek gauzak ondo egitea".
Txirrindularitzaren munduko hitzordu garrantzitsuena Euskadin hasi eta bertatik igarotzeak eragin bikoitza izatea espero du Zupiriak. Batetik, "nahiko nuke Tourra izatea festa handi bat; txirrindularitza zale denak hor aurkituko du egon daitekeen ikuskizunik hoberena, eta hain txirrindularitza zale ez denak edukiko du festa". Urtero euskaldun asko Tourraz gozatzera Pirinio eta Alpeetara joaten dela gogorarazi du, eta aurten etxe ondoan duela festa hori. Bestetik, Tourra Euskadira ekartzeak aukera ematen du, horren arabera, "jarduera fisikoaren garrantzia aldarrikatzeko, beharrezkoa delako ongi izateko eta bizimodu osasuntsua egiteko". Alde horretatik, gonbita dela esan du, "modu iraunkorrago batean bizikletaz ibiltzeko batetik bestera, edo ahal dugunean paseoak egiteko, burua eta gorputza zaintzeko".
Antolakuntzari dagokionez, dena "ongi antolatuta" dagoela azpimarratu du, trafikoari dagozkion informazioak eta gomendioak zabalduta eta, hiriburuetatik kanpo, errepidean arreta berezia eskatzen duten puntuak (1.690 puntu, zehazki) identifikatuta eta boluntarioekin antolatuta. Batez ere astelehenean, lanerako orduetan trafikoan izan dezakeen eraginaren gainean galdetuta, Zupiriak azaldu du egin duten azterketaren arabera ez direla asko izango sartu eta irteteko arazoak izango dituzten enpresak. Nolanahi ere, errepide nagusiak zabalik izango direla azpimarratu du, eta besteak ez direla egun osoan itxita egongo, ez eta denak batera ere: "Herri bakoitzari tokatuko zaio 4-5 orduz inguruko errepideak itxita egotea Tourra bertatik pasatzen den garaian".
Ostegunean Tourraren aurkezpena martxan zela, protestan diren ertzainen mobilizazioa izan zen handik gertu, eta, argi utzi zuten ez diotela Tourraren martxari eragozpenik jarriko eta arduraz jokatuko dutela. Zupiriak nabarmendu duenez, "ezin zen bestela izan. Lanean gaudenean, lanean gaude denok. Lan egiteko txandan gaudenean, errespetatu egin behar ditugu gure lanaren baldintzak, eta ez zaigu barkatzen hori ez egitea. Lehenago ere izan dira lan-gatazkak, tirabirak eta istiluak, baita Ertzaintzan ere, baina gauza bat da lanorduetatik kanpo ertzainek edo beste edozein profesionalek egiten dituen aldarrikapenak eta beste gauza bat da lanean gaudenean nola erantzuten diogun lan horri".
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.