Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro epela eta hezea izango da Euskal Herrian Tourraren irteerako asteburuan

Egunez egun giroa epeltzen joango da, pare bat gradu egunero, eta asteburu osoan zehar osatarteak eta lainoak tartekatuko dira. Zaparradak botako ditu, gainera, han-hemenka asteburu osoan zehar.
Lainoak eta ostarteak, gaur, Azkoitian. Argazkia: Zaida Cuzme Sabala
Lainoak eta ostarteak, gaur, Azkoitian. Argazkia: Zaida Cuzme Sabala

Frantziako Tourraren irteeraren harira, mundu guztiko telebistetan agertuko da asteburu honetan Euskal Herria, eta gure lurralde honetako landa eremu gehienak horren berde zergatik egon ohi diren bistan geldituko da, zeruan hodeiak eta ostarteak izango baitira nagusi datozen egunotan, eguzki goxoa eta euri zaparradak, tartekatuta. 

Gaur ostirala, giro freskoarekin argitu du egunak, hodeitsu eta euri apur batekin, eta termometroak ozta-ozta iritsiko dira 20 ºC-ra. Goizean, Kantauri isurialdean, zaparrada batzuk bota ditu baina arratsaldetik aurrera atertu egingo du, nahiz eta ipar-ekialdean, euri apur bat egin dezakeen oraindik. Hegoaldean bai, ostarteak izango dira nagusi.

Larunbatean, hodeiak gailenduko dira, ipar partean batez ere; bertan, egunaren zati handi batean estalita egongo da zerua eta baliteke zaparrada txikiak botatzea, batez ere goizean eta gauean eta ipar-ekialdean. Hegoaldeko eremuetan, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Tenperaturek pare bat gradu egingo dute gora; 22 graduren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 23-24 gradu inguruan hegoaldean. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. 

Igandean berdintsu jarraituko du eguraldiak. Goizean zehar lainotua egongo da zerua, kostatik gertu bereziki, eta euria egin dezake, batez ere, ipar-ekialdean. Arratsaldean, atertu egingo du eta ostarteak zabaltzen joango dira. Larunbatean bezala, Araba hegoaldean eta Nafarroa erdialde eta hegoaldean, giroa argiagoa izango da, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko baitira. Tenperaturak beste koska bat egingo du gora eta 22-23 gradura iritsiko dira kostaldean eta 25 ingurura barnealdean. Mendebaldeko haizea ibiliko da.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X