Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei autok talka egin dute N-1ean, Andoainen, eta bi pertsona zauritu dira eta ilara luzeak sortu

Bidea 09:45ean zabaldu dute (errei bat itxita izan da ia bi orduz), eta aurreikuspena da egoera bere onera etortzea.
Istripua izan duten ibilgailuak.
Istripua izan duten ibilgailuak. Argazkia: @TrafikoaEJGV

Sei ibilgailuk istripua izan dute goizean N-1 errepidean, Andoain parean eta Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Pilaketak ere sortu dira, zazpi kilometrorainokoak

Ezbeharra 08:00ak aldera jazo da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, sei ibilgailuk talka egin dute. Istripuaren lekura joan dira osasun zerbitzuak, Ertzaintza eta suhiltzaileak (ibilgailu barruan harrapatuta geratu den pertsona bat atera dute). 

Zauritutako bi pertsonak Donostiako Ospitalera eraman dituzte. 

Sei ibilgailuak ezkerreko erreian geratu direla eta, Ertzaintzak hori itxi du erretiratu bitartean. 09:45ean zabaldu dute berriro bidea, eta oraindik pilaketak badaude ere, egoera bere onera etorriko delakoan dira Trafikoko arduradunak. 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias, IBMren ordenagailu kuantikoaz: "Zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakarriko ditu"

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoaren piezak dagoeneko Ibaetan dira. Sailburuaren ustez, "zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakartzeko gunea izango da".    

Gehiago kargatu