BEROALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bero itogarria iragarri dute biharko Hego Euskal Herrian, 36-38 gradu arteko tenperaturekin

13:00etatik aurrera, abisu horia aktibatuko dute tenperatura altuengatik, bai EAEn bai Nafarroan, eta 19:00ak arte egongo da indarrean.
Haur bat iturri batean freskatzen da tenperatura altuengatik. Artxiboko argazkia EFE
Haur bat iturri batean freskatzen da tenperatura altuengatik. Artxiboko argazkia EFE

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du bihar, uztailak 14, tenperatura altuengatik, 36 gradu inguruko maximoak espero baitira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. AEMETek ere tenperatura altuak iragarri ditu Foru Erkidegoan, eta Erriberan eta Nafarroa erdialdean 38 gradutik gorako tenperaturak izango dituzte.

Hala, abisu horia ezarriko dute 13:00etatik 19:00ak bitartean Hego Euskal Herrian tenperatura altuengatik. Iragarpenaren arabera, maximoak 36 gradu ingurukoak izan daitezke EAEko barnealdean eta 30 gradu ingurukoak, kostaldean. Nafarroan, berriz, zenbait tokitan 40 ºC inguruko tenperaturak espero dituzte, eta 37 ºC Iruñean.

Bero handiko egunak igaro ondotik, Nafarroan termometroek atseden txiki bat emango duten arren, bihar bero sapa itzuliko da, batez ere lurraldearen hegoaldera. Egun eguzkitsua izango da Euskal Herri osoan hego-ekialdeko haizearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X