Eguraldiaren iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguraldia egonkor egongo da asteburuan eta okerrera egingo du zubian zehar

Ipar partean, hodeiak deseginez joango dira larunbatean eta igandean egun eguzkitsua izango dugu. Astelehenean eta asteartean, ordea, zerua hodeitsu egongo da eta euria ere espero da. Hegoaldean, eguraldia egonkorragoa izango da. Igandean bero egingo du: 39 gradura iritsiko dira Ebro bailaran.
Lainoak eta ostarteak Mañarian. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana.
Lainoak eta ostarteak Mañarian. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana.

Larunbat goizean, lurraldearen ipar parteko zeruak estaliko dituen hodei geruza desagertu ondoren, giro argia izango dugula lurralde osoan igandera arte dio eguraldiaren iragarpenak. Igande iluntzean ipar haizeak lainoak ekarriko ditu eta astelehena eta asteartea tristeagoak izango dira. Euria ere egin dezake.

Larunbata

Larunbatean, uztailaren 22an, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta, ondorioz, lurraldearen mendebaldean laino trinkoagoak ikusiko ditugu goizean. Printzipioz, ez da euririk espero baina tantaren bat bota dezake mendi inguruetan.

Lurraldearen erdian, Nafarroa iparrean eta Ipar Euskal Herrian lainoak eta ostarteak tartekatuko dira goizean eta, egunak aurrera egin ahala, ostarteak zabalduz eta zeruak garbituz joango dira. Hegoaldean, berriz, eguzkia izango dute lehen ordutik.

Tenperaturak igotzen hasiko dira poliki-poliki. Tutera inguruan 32 graduraino iritsiko dira tenperaturak. Iruñean 28 gradu espero dira, 26 Gasteizen, 24 Bilbon eta Maulen eta 23 Donostian.

Uztailaren 22ko iragarpena. Argazkia: EITB Media. Uztailaren 22ko iragarpena. Argazkia: EITB Media.

Igandea

Igandean tenperaturek gora egitea espero da eta igoera hori bereziki nabarituko dute lurraldearen hegoaldean. Hego haizeak Penintsularen hegoaldean eta Afrika iparraldean dagoen aire masa beroa guregana gerturatuko du.

Ebro bailaran 40 gradutik gertu ibiliko dira eta tenperatura baxuenak ere altu xamarrak izango dira, 20 graduren bueltakoak. Lurraldearen erdialdean 30 graduak gaindituko dituzte: 31 izango dira Gasteizen eta 35 Iruñean. Maulen ere 28 gradura iristea espero dute. Kostaldean, aldiz, tenperaturen igoera ia ez da nabarituko: Bilbon 24 graduan errendituko da termometroa eta Donostian 23ren bueltan ibiliko da.

Goizean zeruak oskarbi egongo direla espero da lurralde osoan. Azken orduetan, ordea, haizeak iparraldera egingo du eta, tenperaturei galga jartzeaz gainera, kostaldean laino batzuk sortzea ekarriko du.

Uztailaren 23ko iragarpena. Argazkia: EITB Media. Uztailaren 23ko iragarpena. Argazkia: EITB Media.

Astelehena eta asteartea

Uztailaren 25eko zubian eguraldia gris xamarra izango da Euskal Herrian. Hiru egunetarako joerei begiratuta, astelehenean eta asteartean haizeak iparraldetik joko duela aurreikusten da. Ondorioz, lainoak ugaritu egingo dira eta astelehenean euria ere egin dezake. Tenperaturek behera egingo dute lurralde osoan.

Uztailaren24 eta 25erako joera. Argazkia: EITB Media. Uztailaren24 eta 25erako joera. Argazkia: EITB Media.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X