Parrizidio saiakera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiteron amak zauritutako hiru umeek hobera egin dute

3 eta 9 urteko haurrek ZIUan jarraitzen dute, baina aurki azken hori gela arruntera eramatea espero da; 5 urteko alabari laster emango diote senda agiria. Emakumeak, ordea, okerrera egin du azken orduetan, eta ZIUan dago. Dena dela, bere bizia ez dago arriskuan.
Parrizidio saiakera izan zen etxebizitza.
Parrizidio saiakera izan zen etxebizitza. Argazkia: EITB Media

Ama batek substantzia toxikoren bat emanda eta arma zuriz eraso eginda Fiteron (Nafarroa) zauritutako hiru umeek hobera egin dute azken egunetan. Emakumeak, ordea, okerrera egin du azken orduetan, eta Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) dago. Nolanahi ere, amaren bizia ez dago arriskuan.

Ikerketaren iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez, emakumea Tuterako Reina Sofia ospitalean artatu zuten aurrena, baina gero, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Larunbat iluntzean okerrera egin zuen eta ZIUan ingresatu zuten; han dago ordutik. 

Seme-alabei dagokienez, txikiena, hiru urteko mutila, larri dago, baita nagusiena ere (bederatzi urteko semea). Biak ZIUan daude ingresatuta, baina espero da nagusiena aurki gela arruntera eramango dutela. Bost urteko alabari, aldiz, laster emango omen diote senda agiria. 

Emakumearen osasun egoera dela eta, ezin da jakin noiz igaroko den epailearen aurrera. 

Parrizidio saiakera ostegunean jazo zen Fiteroko Kale Nagusiko etxebizitza batean. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X