Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Getxon, Paella Egunean izandako sexu erasoarekin lotuta

26 urteko gaztea epailearen esku geratuko da. Erasoa asteartean izan zen.
Getxo paellak
Paella Eguna, Aixerrotan (Getxo). Argazkia: EITB

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu du, uztailaren 25ean Getxon izandako sexu eraso batekin lotuta. Gaztea epailearen esku geratuko da.

Emakume batek salatu zuenez, sexu erasoa asteartean, 19:30ean, izan zen, Aixerrotan, Paella Eguneko jaien testuinguruan.

Ertzainak eta Getxoko Udaltzaingoak ikerketa abiarazi zuten, eta gaur, osteguna, 08:30ean atxilotu dute ustezko egilea.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu