Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian, beste pertsona bat arma zuri batekin eraso eginda

Amara auzoko taberna batean izandako liskar batean atxilotuak beste pertsona bat zauritu du, arma zuri batekin. Biktima arin zauritu da, eta bere kabuz joan da osasun zentro batera.

Gizonezko bat atxilotu dute larunbat arratsalde honetan Donostiako taberna batean, beste pertsona bat arma zuri batekin eraso egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Jazoera 14:00ak aldera gertatu da, Amara auzoko taberna batean. Argitu gabeko arrazoiengatik, bi pertsonen arteko liskarra izan da, eta horietako batek bestea arma zuriz zauritu du.

Segurtasun Saileko iturriek adierazi dutenez, biktima arin zauritu da, eta bere kabuz joan da osasun zentro batera.

Albiste gehiago gizartea

Elhuyarren aditu plataforma
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elhuyarrek sei hizkuntzatan automatikoki bikoizteko plataforma sortu du

Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko lehenengo bikoizketa automatikoko plataforma sortu eta martxan jarri du. Erreminta honekin ikus-entzunezko eduki bat sei hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galiziera eta katalana) bikoiztu daiteke eta jatorrizko ahotsak imitatzeko aukera ematen du. Tresna berria Aditu plataforman integratu da. Horrela, plataforma hau azpitituluak sortzeko plataforma izatetik automatikoki bikoizteko aukera ematera igaro da.

Gehiago kargatu