Heldu da uda: 30 °C-tik gorako tenperaturak eta eguzkia, asteartetik aurrera
Eguraldi goibela, eta olatuengatik eta euri-jasengatik hainbat alerta meteorologiko izan ditugu protagonista azken egunotan. Udan gaudenik ez du ematen, giroa udazkenekoa izan baita. Bada, asteartetik aurrera, goitik eta behera aldatuko da eguraldia, eta giro eguzkitsu eta beroa izango dugu hainbat egunez.
Bihar, larunbatarekin, tenperatura freskoekin (10 ºC, Gasteizen, eta 15 ºC bat, Bilbon eta Donostian) eta hodeitsu ekingo diogu egunari. Euria ere egin dezake Kantauri isurialdeko hainbat lekutan. Egunaren erdialdeko orduetan, baina, giro argia izango dugu. Araban eta Nafarroan eguzkia izango da nagusi egun guztian zehar, goizeko laino maskalak desagertuta. Tenperaturei dagokienez, gora egingo dute eta 25 ºC-ak harrapatu dituzte barnealdean, eta 23-24 ºC-ren bueltan errendituko dira kostaldean.
Igandean, hodei gehiago izango dira zeruan, eta freskatzera egingo du apur bat. Hodeiak ugariak izango dira iparraldean, eta goizean euri pixka bat egin dezake. Arratsaldean, aldiz, hodeitza gutxitu egingo da. Hegoaldean, oro har, giro eguzkitsua eta lehorra izango dute berriro, baina goizean zerua lainotu samar ager daiteke. Iparraldeko haizea ahul ibiliko da, eta ez ditu termometroak asko igotzen utziko, bezperako tenperatura antzekoak utzita (minimoak apur bat baxuagoak izango dira).
Astelehenarekin hasiko da eguraldia benetan iraultzen, eta argitzera eta berotzera egingo du. Asteartetik aurrera, eguzkia izango da jaun eta jabe, eta tenperaturek gorako bidea hartuko dute: 36 ºC-koak izango dira barnealdean, eta 30 ºC-koak, kostaldean. EITB Mediako meteorologia zerbitzuaren arabera, ildo beretik jarraituko du aroak hainbat egunez. Hori horrela, abuztuan bada ere, baina iritsi da uda gurera.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.