eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodei ugari espero da datozen egunetarako eta ez da gorabehera handirik egongo termometroetan

Ipar partean, tenperaturak 23 ºC-ren bueltan ibiliko dira aste hasieran, baina asteak aurrera egin ahala, termometroek gora egingo dute, eta maximoak 30 ºC-ra gerturatuko dira. Hegoaldean, termometroak 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira, eta iparraldeko haizea nagusituko da.
Zeru hodeitsua Donostiako hondartza gainean. Argazkia: EITB Media.
Zeru hodeitsua Donostiako hondartza gainean. Argazkia: EITB Media.

Euskal Meteorologia Agentziak giro hodeitsua aurreikusten du datozen egunetarako, eta termometroak bere horretan mantenduko dira, baina aste bukaera gerturatu ahala giro eguzkitsua iritsiko da. 

Asteartean, hodeiak nagusituko dira, bereziki isurialde atlantikoan, eta zirimiria egin dezake. Gainerakoan, giro eguzkitsua egongo da, baina arratsaldean ezegonkortasuna areagotu egingo da eta zaparrada trumoitsuak izan daitezke. Barnealdean, maximoak zertxobait jaits daitezke, eta iparraldeko haizea ibiliko da. 

Asteazkenean, eguraldi beretsua izango dugu. Hodeiak ugariak izango dira isurialde atlantikoan, eta euri apur bat egin dezake egunaren lehen zatian. Alabaina, arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitzak txikitzera egingo du eta giro argiagoa izango da hegoaldean. Tenperatura maximoak antzerakoak izango dira.

Ostegunean, zerua behe-hodeiz estalita esnatuko da eta hegoaldetik iparraldera desegiten joango dira goizean. Arratsaldean, ekaitz bakanen bat izan daiteke hegoaldean. Gainerakoan, tenperatura maximoek gora egingo dute: 30 ºC-ra iritsiko dira Bilbon, eta 26 ºC inguruan egongo dira kostaldean. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X