Hondarribiko Alardea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: "Ez dut onartu nahi inolako purgarik"

Irailaren 8ko Alardearen bezperetan oharra kaleratu du Enparanek, Alardeko Musika Banda Elkarteak, alarde baztertzailearen alde bazkideei sinatuarazi nahi dien "erantzukizunpeko adierazpenak" eragindakoei bere babesa adierazteko.
Jaizkibel konpainia, iazko alardean. EFE.
Jaizkibel konpainia, iazko alardean. EFE.

Datorren ostiralean, irailaren 8an ospatuko da Hondarribiko Alardea eta, tamalez, alarde parekidearen eta baztertzailearen arteko eztabaidak mikaztu du, beste urte batez, festaren atarikoa. Zehazki Hondarribiko Alardeko Musika Banda Elkarteak bazkideei sinarazi nahi dien, eta azken egunetan sare sozialetan zabaldu den agiri batek harrotu ditu txinpartak. Hainbeste, ezen Igor Enparan Hondarribiko alkateak idatzi bat argitaratu baitu gaur, larunbata, agiri horren harira, Alardean "inolako purgarik onartuko ez" duela azaltzeko.

Aipatutako dokumentua "erantzukizunpeko adierazpen" bat da, Hondarribiko Alardeko Musika Banda Elkartean jarraitu nahi izatera, bazkideek sinatu beharrekoa. Bi puntuetako lehenengoan, sinatzaileak adierazten du Alardea "arbasoengadik jaso gisan" ulertzen duela eta "jakitun" dela "Hondarribiko Alardeko Musika Banda Elkarte pribatuaren zeregina Alardearen balioa babestu, transmititu eta zabaltzea" dela, emakumeak desfilean kantinera gisa baino onartzen ez dituela azpimarratuz.

Bigarren puntuarekin, sinatzaileak onartzen du, lehen puntuaren kontrako edozein ekintzak elkartetik "berehala" kanporatzea eta bazkide izateari uztea ekarriko diola sinatzaileari.

Horren aurrean, joan den ekainetik Hondarribiko alkate den Igor Enparanek gaur argitaratutako oharrean adierazi du "gaia sare sozialen bitartez iritsi" zaiola, "ez beste inondik". Bere hitzetan, "urteak" daramatza "herritarrek iritzi askea emateko beldurraren aurka lanean", eta Alardeko Musika Banda Elkartearen idatziak eragiten dion orori dei egin dio berarekin harremanetan jartzeko. "Udaleko eta nire bulegoko ateak irekita daudela argi eta garbi esan nahi dut, eta babestu egingo ditudala, ez baitut onartu nahi inolako purgarik", zehaztu du Alkateak.

Halaber, gogoratu du "Alardea hondarribiar guztion ondare inmateriala" dela eta "hori horrela den heinean, herritar guztiek, gizon zein emakume, parte hartzea bermatzeko lanean jarraituko" duela.

Guztion Alardea Elkarteak joan den asteartean sareetan zabaldutako ohar batean onartezin jo zuen "edozein hondarribiar Alardetik kanpo uztea", gaineratuz "Hondarribiko Alardearen gaurko antolatzaileek, genero berdintasuna ez errespetatzeaz gain, pertsonen sentimendu eta ideia aniztasuna kolokan jartzen" dituztela. Halaber, gogorarazi zuten, "dokumentua idatzi eta sinarazi dutenei, Alardea hondarribiar guztiona dela ahaztu" zaiela eta dei egin zion Hondarribiako Udalari, "jarrera hauen aurrean esku hartzeko".  Alkateak larunbat honetan kaleratu du oharra, hain zuzen ere, "herritar guztiek, gizon zein emakumek", Alardean parte hartzearen aldekoa.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X