2023ko lehen hiruhilekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaiotza-tasa berriro jaitsi da EAEn, eta jaiotzen % 12tan amak 40 urte edo gehiago ditu

Lehen hiruhilekoan, 3.113 jaiotza izan ziren, hau da, iazko aldi berean baino % 5,6 gutxiago. Bizkaian 1.580 haur jaio ziren (-% 6,9), Gipuzkoan 1.042 (-% 1,3) eta Araban 491 (-% 9,7).
Aita bat alaba beso artean duela. Artxiboko irudia.
Aita bat alaba beso artean duela. Artxiboko irudia.

2023ko lehen hiruhilekoan, 3.113 jaiotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, iazko aldi berean baino % 5,6 gutxiago, Eustaten datuen arabera.

Jaiotza-kopuruak hiru lurralde historikoetan egin du behera: % 9,7 Araban, % 6,9 Bizkaian eta % 1,3 Gipuzkoan. Hain zuzen ere, Bizkaian 1.580 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.042 eta Araban 491.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, 35-39 urteko amen taldea da nagusi, jaiotzen % 34,9rekin, eta 30-34 urteko taldea dago ondoren, jaiotzen % 33,1ekin. Nabarmentzekoa da hiruhileko horretan 25 eta 29 urte bitarteko amek jaio ziren haurren % 13,1 izan zituztela, eta 40 urte edo gehiago zituzten amak (% 12) baino gehiago izan zirela. Iazko hiruhileko berean, aldiz, 40 urte edo gehiagoko amak 25 eta 29 urte bitartekoak baino gehiago izan ziren.

Ama ezkongabeen adina ama guztiena baino txikiagoa da, eta nabarmentzekoa da ama horien % 10,1ek 25 urte baino gutxiago zituztela; ehuneko hori 3,3 puntu handiagoa da ama guztien multzoan. Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien % 50,7 izan ziren, hau da, 2022ko lehen hiruhilekoan baino gutxiago (% 52,6).

Bestalde, ama atzerritarrak guztien % 30 baino gehiago izan dira. 2023ko lehen hiru hilabeteetan EAEn izandako jaiotzen % 31,1ean, amak atzerriko herritartasuna zuen; hau da, 2022ko hiruhileko berean baino ehuneko 2,6 gehiago. Atzerriko nazionalitatea zuten amak % 40,3 izan ziren Araban, % 29,9 Gipuzkoan eta % 28,9 Bizkaian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X