INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak bermerik gabe espetxera bidali du Murtzian emazte ohia hiltzea egotzita atxilotutako gizona

Asteazkenetik 34 urteko emakumearen bila ari ziren eta haren gorpua larunbatean aurkitu zuten Cieza udalerriko putzu batean.

Murtzian, epaileak bermerik gabe espetxera bidali du Cieza udalerrian emazte ohia hiltzea egotzita atxilotutako gizona. 40 urteko atxilotuari homizidio delitua eta urruntze agindua urratzea leporatzen diote.

Asteazkenetik 34 urteko emakumearen bila ari ziren Cieza inguruetan eta haren gorpua larunbatean aurkitu zuten udalerriko putzu batean.

Emakumearen nebak ostegunean salatu zuen desagerpena, bezperatik bere berri ez baitzuen.

Poliziak ikerketa abiatu ondotik, atzo iristen zaila den Ciezako putzu batean aurkitu zuten gorpua eta Guardia Zibilaren mendiko agenteek atera behar izan zuten.

Ustezko hiltzailea pasa den ostegunean atxilotu zuten, biktimarekiko urruntze agindua bazuen ere berarekin harremanetan jarri zelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Idurre Eskisabel: “Euskarak larrialdi linguistikoan jarraituko du ezer egiten ez bada, baina badu irtenbidea”

Euskarak gaur egun bizi duen larrialdi linguistikoa gorabehera, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du egoerak irtenbidea duela. Euskararekiko atxikimendu soziala funtsezko faktorea dela nabarmendu du, baina norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa den arren, berez ez dela nahikoa eta erantzun estruktural eta politika publiko sendoak behar direla azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X