Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Sanmigeletako uda txikia' hemen da

Aste osoan udako tenperaturak eta eguzkia izango dira nagusi.
Hiru pertsona hondartzan
Hiru pertsona hondartzan. Artxiboko argazkia: EFE

Udaren amaierarekin batera iritsi zaigu "sanmigeletako uda txikia", eta eguraldiak esanahiz beteko du esaera, aste osoan eguraldi eguzkitsua eta udako tenperaturak espero baitira.

Gaur, giro egonkorrak eta eguzkitsuak jarraipena izango du. Zerua nahiko garbi agertuko da berriro, eta haizea aldakor ibiliko da goizean; arratsaldean, eki ipar-ekialdeko haizea sartuko da. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira isurialde atlantikoan, baina hegoaldean berdintsuak izango dira eta uda sasoiko balioak neurtuko dira berriro.

Tenperatura maximoak altuak izango dira, 24 eta 28 ºC artekoak.

Asteartean, hodeiak ugariagoak izango dira. Giroa nahiko argia izango da, erdi-mailako hodei eta goi-hodei batzuekin, baina egunak aurrera egin ahala behe-hodei batzuk ere ager daitezke isurialde atlantikoan. Goizean, mendebaldeko haizea ibiliko da kostaldean, eta aldakorra barnealdean; arratsaldean, berriz, haizeak iparraldera egingo du. Goizaldeko tenperaturak gora egingo du, baina maximoak jaitsi egingo dira: 25-26 gradu espero dira barnealdean, eta 22-23 gradu, ostera, barnealdean.

Asteazkenetik aurrera, tenperaturak gora egingo du berriro, eta eguzkiak nagusi izaten jarraituko du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X