Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Alkorta Gureaken presidentea hil da

"Giltzarri izan zen Gureaken sorkuntzan eta zabalkundean", eta erakundearen zuzendari izan zen 1977tik 2011ra, eta presidente 2006tik aurrera.
Iñaki Alkorta. Argazkia: Gureak
Iñaki Alkorta. Argazkia: Gureak

Iñaki Alkorta 2006tik Gureaken presidente zena eta 1977tik 2011ra erakundea zuzendu zuena hil da 73 urte zituela, Donostian, ezgaitasunen bat duten pertsonentzako lanpostuak sustatzen dituen enpresa taldeak jakitera eman duenez.

Gureakek prentsa-ohar batean zabaladu duenez, Alkortak ezgaitasuna duten pertsonen integrazioari lotuta egin zuen ibilbide profesional guztia, eta "giltzarri izan zen Gureaken sorkuntzan eta zabalkundean".

Gureak enpresa taldea Atzegi osatzen zuten gurasoen eskaerari erantzunez sortu zen. Eskola amaitutakoan ezgaitasuna zuten seme-alabek zerbait egin zezatela nahi zuten. Gaur egun 6.000 lanpostu ditu Gureakek, eta langileen % 84k ezgaitasunen bat dute.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X