EAEko herritarren % 95ek ez dute immigrazioa arazotzat jotzen
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak urteko barometroa aurkeztu du gaur; euskal gizarteak atzerritarrekin dituen jarrerak eta iritziak aztertzen dituen azterketa soziologikoa.
Horren arabera, prezioen igoera eta langabezia dira Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren kezka nagusiak. Horrenbestez, immigrazioa ez dute arduren artean, salbuespenak salbuespen. Izan ere, soilik gizartearen % 1,7k hartzen du arazo pertsonaltzat, eta % 4,7k uste dute EAErentzat kaltegarria dela —orain arte neurtutako kopuru txikienak dira—.
Dena den, Ikuspegiren aurtengo txostenak erakusten du tolerantzia maila hiru puntu jaitsi dela iaztik, EAEn. "Behin Ukrainako gerragatik piztutako gizarte larrialdia desagertuta, 2021eko datuetara itzuli gara, alegia, pandemia hasi aurreko garaietara", dio txostenak.
Urteen poderioz, lortu da EAEko herritarrek positibotzat jotzea etorkinek lan merkatuari egindako ekarpena. Gizarteratze gaietan, aldiz, jarrera ez da hain baikorra, "iritzi orokortua delako etorkinak direla euskal ohituretara moldatu edo egokitu behar direnak".
Sarri entzuten da, halaber, etorkinek gizarte babeserako sistemaren gehiegizko erabilera egiten dutela, nahiz eta datuek kontrakoa erakusten duten. EAEko herritarrek ez dute begi onez ikusten etorkinak kanpoan uzten dituen sistema esklusibo bat garatzea. Gainera, indartu egin da beste herrialde batzuetatik iritsitakoen oinarrizko eskubideen defentsa, batik bat osasunari, hezkuntzari eta arreta juridikoari dagokienez.
Txostenak erakusten du, 2016ko eta 2023ko datuak alderatuta, herritarrek geroz eta integratuago ikusten dituztela etorkinak, haien jatorria gorabehera.
Errefuxiatuak hartzeko prest dauden pertsonen kopuruak, ostera, behera egin du. Ukrainako gerra hasi zenean gizartearen erdia zegoen, gerratik ihesi, herrialdea utzi behar izan zuten pertsonak etxean hartzeko prest; orain, aldiz, % 37.4
Txostenaren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak ikerketaren "argi-ilunak" hartu ditu mintzagai. Era berean, Ukrainako gerratik alde egin nahian zeuden pertsonekin EAEko herritarrek erakutsitako jarrera goratu du, baina gogora ekarrita Afrikan ere "hamaika gatazka armatu" daudela eta handik ihes egin nahian daudela milaka lagun.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.