Segurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak zaintza indartuko du EAEko aireportu, gurtza zentro eta egoitza diplomatikoetan

Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak ohar informatiboa bidali die unitate guztiei, atentatu terroristen arriskuagatik 4. alerta maila indarrean dagoela eta. Bruselako eta Arraseko atentatu jihadisten ondotik etorri da ohartarazpena.
Ertzaintzaren bi agente, kalean.
Ertzaintzaren bi agente, kalean. Artxiboko argazkia: EITB Media

Ekialde Hurbileko gerrak Europan sorrarazi duen alerta egoeraren testuinguruan, Ertzaintzaren zuzendaritzak ohar informatiboa bidali die unitate guztiei ondorengo lekuetan zaintza indar dezaten: egoitza diplomatikoak, batez ere Israelgoa eta Palestinakoa; eta intereseko lekuetan, hala nola, autobus eta tren geltokiak, portuak, aireportuak eta gurtza zentroak. 

Mehatxu Terrorista Baloratzeko Mahaiak —Barne Ministerioak, inteligentzia zerbitzuek eta Espainiako Estatuko polizia guztiek parte hartzen dute— atentatu terrorista arriskuagatik 4. alerta mailari eustea ebatzi zuen asteartean. Ondotik, Espainiako Gobernuak zirkularra helarazi zien guztiei, prebentzio neurriak gogorarazteko, eta horren ildotik dator Ertzaintzaren oharra ere. 

Ertzaintzaren agenteek bereziki zainduko dituzte aipatutako lekuak, eta aireportuetan eta Bilboko eta Pasaiako portuetan Guardia Zibilarekin lankidetzan arituko dira. 

Europa alerta maila gorenean dago Bruselan (Belgika) herenegun izandako eraso jihadistaren eta Arraseko (Frantzia) Gambetta lizeoan irakasle bat hil eta beste bi zauritu ostean. Gainera, Frantziako Estatuan hainbat gorabehera izan dira azken egunetan: Louvre museoa, Versaillesko jauregia eta Parisko Lyon geltokia itxi dituzte eta zazpi aireportu (tartean Biarritzekoa) hustu

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X