Frantziak atzera egingo du muga pasabideak berriz zabaltzeko erabakian, Legarretaren ustez
Gaur zortzi iragarri zuen Frantziak urriaren 30ean zabalduko zituela berriro 2021etik itxita dauden Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko lau muga pasabideak. Aitzitik, erabakian atzera egingo duela uste du Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendariak. "Ez dut zalantzarik. Izan ere, azken egunotan Frantziako Polizia ikusi dugu berriro Santiago zubian, 2021eko Gabonetatik azaldu barik bazegoen ere", arrazoitu du.
Radio Euskadiren "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, Polizia horren jokaera salatu du Legarretak, "kontrol arrazistak eta berehalako kanporatzeak" egiten baititu. Horren hitzetan, "jarrera horrek eragin dizkio zailtasun gehien Jaurlaritzari pasaerako migrazioa kudeatzeko orduan". Izan ere, pertsona migratzaileak "ibilbide seguruetatik aldendu, eta bide arriskutsuetara" bideratzen dituzte, hots, Bidasoa ibaia igerian gurutzatzera. "Ezin dugu normalizatu pertsona batek bizia galtzea Bidasoa ibaian", azpimarratu du.
Bestalde, Kanarietara heltzen ari den patera kopuru handia dela eta sortu den alertaren harira, Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak iragarri du gaur bertan eta "urgentziaz" bilduko dela Iragaitzazko Pertsona Migratzaileei Larrialdiko Laguntza Emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaia. Legarretaren esanetan, gertutik ari dira jarraitzen uharteetako egoera, Irungo (Gipuzkoa) baliabideetara heltzen diren pertsonen % 84 bertatik etortzen baitira. Dena dela, "lasaitasun mezua" igorri nahi izan du. Azaldu duenez, Hilanderas zentroetan "gutxieneko datuak" dituzte eta, gainera, Euskadik badu beharra izanez gero "aktibatzeko prest" dagoen kontingentzia plana.
Azkenik, "kezka" agertu du Europar Batasunean migrazio politikei erantzuteko dagoen "sentsibilizazio faltagatik". Deitoratu duenez, "mugen kontrolak areagotzearen aldeko diskurtsoak ari dira nagusitzen", Eusko Jaurlaritzak dituen "balio humanisten" kaltetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.