Gallastegiko tunelak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-1 autobidea normaltasunera itzuli da, Bergaran bi ibilgailuk istripua izan eta auto-ilarak sortu ondoren

Tarte batean, errepidea guztiz itxi dute Gasteizko noranzkoan, baina handik gutxira erreietako bat ireki dute. Ondoren, errei bakarra egon da itxita, denbora tarte batean. Azkenik, 10:00ak aldera garabiek ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Gaur goizean Bergaran izandako trafiko istripuak zazpi kilometrorainoko auto ilarak sortu dira AP-1 autobidean, Gasteizko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Istripua izan eta berehala, errepidea guztiz itxi dute Gasteizko noranzkoan, baina handik gutxira erreietako bat ireki dute. Ondoren, errei bakarra egon da itxita, denbora tarte batean.

Bi ibilgailuren arteko ezbeharra 07:40 aldera izan da, Gallastegiko tunelean. Ezbeharrean ez da inor zauritu.

10:00ak aldera garabiek ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X