Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Irunen, auto batek eta kamioi batek talka eginda

Autoaren bidaiarietako bat hil da. Kamioiaren gidaria Bidasoko Ospitalera eraman dute. Ezbeharra N-121-A errepidean jazo da, 62. kilometroan. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute, eta GI-3455 errepidetik bideratu dute ibilgailuen zirkulazioa.

Pertsona bat hil da larunbat arratsalde honetan N-121-A errepidean izandako istripu batean, Irunen, Eusko Jaurlaritzako Segurtan Saileko iturriek baieztatu dutenez. Autoaren bidaiarietako bat hil da. Kamioiaren gidaria Bidasoko Ospitalera eraman dute.

Ezbeharra N-121-A errepidean jazo da, 62. kilometroan, auto batek eta kamioi batek talka egin dutenean. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute, eta GI-3455 errepidetik bideratu dute ibilgailuen zirkulazioa.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X