Indarkeria futbolean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte donostiar zale bati Sorian emandako jipoian nahastuta daudelakoan

Sorian eta Espainiako beste probintzia batzuetan egin dituzte atxiloketak, eta ez dute baztertu gehiago egitea. Maiatzean, futbol partida baten aurretik, burua estalita zuten hainbat pertsonak eraso zioten Ion Aranbururi, eta eragindako zauriengatik, hainbat egunez koman egon zen 44 urteko gizona.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Jon Aranbururen familia itxaropentsu, erasoa ikertzen jarraitzen dutelako

Espainiako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu Sorian eta Estatuko beste probintzia batzuetan Ion Aranburu zale donostiarrari emandako jipoiarekin harremana dutenelakoan. 44 urteko gizona koma egoeran egon zen hainbat egunez, Sorian, Numancia eta Cornella futbol partidaren aurretik, burua estalita zuten pertsona batzuek eragindako zauriak tarteko. 

Espainiako Gobernuak Sorian duen Ordezkaritzaordeak baieztatu ditu atxiloketak, eta operazioa zabalik dagoela erantsi du. Hala, baliteke datozen orduetan atxiloketa gehiago egitea. 

Atzo Soriako hiriburuan hainbat pertsona hartu zituzten atxilo, besteak beste, Mariano Granados plazan (erdigunean).

Jipoia maiatzaren 27an jazo zen. Antiguoko bizilaguna Kataluniako lagun batekin Numancia eta Cornella taldeen arteko norgehiagoka ikusten joan zen Soriara. Partida talde katalanak irabazi zuen, eta ondorioz, Soria mailaz jaitsi zen. 

Aranbururen familiak eta lagunek azaldu zutenez, donostiarra taberna batera joan zen, eta bertan bi taldeetako zaleak zeuden, "errespetuzko giro onean". Hala ere, "50 faxista kaputxadunek" eraso egin zioten, eta harrikada baten ondorioz, konortea galdu zuen. Soriako ospitalera eraman zuten lehenik, eta, ondoren, Burgosekora, Soriako hiriburuan baliabide falta zegoelako.

Senideen hitzetan, "erasoa guztiz antolatua izan zen, beste leku batzuetako kide faxisten parte-hartzearekin". Salatu zutenez, Numancia futbol taldeko hainbat ultra (Orgullo Numantino taldekoak, besteak beste) egon ziren jipoian nahastuta, baina baita Zaragozako eta Leganesekoak ere.

Hasiera batean, lau pertsona atxilotu zituzten gertatutakoarekin zerikusia zutelakoan, baina deklaratu ostean, aske utzi zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X