polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileek eta Ertzaintzak bertsio kontrajarriak eman dituzte agente bati ustez arma ostu zion gaztearen auziaz

Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoaren arabera, Ertzaintzak ez zuen lapurretaren inguruko atestatua aurkeztu. Bestalde, Segurtasun Sailak esan du epaitegiek bazutela informazio guztia. Bien bitartean, mutilaren bikotekide ohiari bizkartzaina jarri diote, eta pistola ez da agertu.
Ertzaintza asteburu osoa eman zuen 19 urteko gaztearen bila.
Ertzaintza asteburu osoa eman zuen 19 urteko gaztearen bila. EITB Media

Epaitegiek eta Ertzaintzak bertsio kontrajarriak eman dituzte agente bati ustez pistola bat lapurtu zion gaztearen auziaren inguruan. 19 urteko mutilak aurrekari larriak ditu indarkeria matxistagatik. Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak azpimarratu duenez, Ertzaintzak ez zuen lapurretaren inguruko atestaturik aurkeztu, eta Segurtasun Sailetik diote baietz, epaitegiek bazutela horren berri. 

Bien bitartean, ostutako arma ez da oraindik azaldu, eta gizon matxistaren bikotekide ohiari bizkartzaina jarri diote, bere bizia arriskuan dagoelakoan. 

Gertakaria larunbatean jazo zen. Ertzain bati pistola bat —partikularra, ez ofiziala— lapurtu zioten etxetik (motxila batean omen zuen gordeta). Berehala, lapurraren bila hasi ziren agenteak, eta indarkeria matxistagatik aurrekari larriak zituen 19 urteko mutila egin zuten horren erantzule. Era berean, horren bikotekide ohiari babesa handitu zioten. 

Gazteak astelehenean aurkeztu zuen bere burua Ertzaintzak Deustun duen komisarian. Egun horretan bertan geratu zen epailearen esku, eta horrek aske utzi zuen. Hain justu, Bilboko Guardiako Epaitegiak atzo argitu zuenez, gaztea beste auzi batengatik geratu zen aske. Epaitegi horren arabera, genero indarkeriaren epaitegian errekisitoria bat zuen gazteak, eta horrekin lotuta hartu zuten erabakia. 

Bertsio hori berretsi zuen atzo arratsaldean Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak. Ohar bidez nabarmendu duenez, Ertzaintzak ez zuen lapurretaren inguruko atestatua aurkeztu, eta epaitegietara heldu zen "bakarra" Bilboko Zigor arloko 7. epaitegiak horrekin zerikusirik ez zuen "atxiloketa agindu baten inguruko atestatua" izan zen. "Guardiako epaileak zitazio horren ingurukoak jakinarazi eta, horren arabera, atxilotutakoa aske uztea ebatzi zuen, erantsi du.

Bestelakoa da Ertzaintzaren bertsioa. Horren esanetan, Bilboko epaitegiari astelehenean jakinarazi zioten indarkeria matxistagatik bilatzen ari ziren gaztea ertzain bati pistolaren lapurretan ere nahastuta zegoela. 

Nabarmendu dutenez, informazioa Bilboko epaitegiari ez ezik (indarkeria matxistaren auziaren ardura zuena) Barakaldoko epaitegiari ere bidali zioten. Azken hori ari da armaren lapurreta ikertzen. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X