Epaitegiak argitu du ustez ertzain bati pistola lapurtu zion gaztea beste auzi batengatik utzi zutela aske
Bilboko Guardiako Epaitegira eraman zuten astelehen arratsaldean ustez ertzain bati pistola lapurtu zion gaztea. Ordu batzuk geroago, gizona aske utzi zutela jakinarazi zuten, baina epaitegiko iturriek argitu dutenez, beste auzi batekin lotuta geratu zen libre. Hain zuzen ere, zehaztu dute beste epaitegi batean errekisitoria zuela gazteak, armaren lapurretarekin zerikusirik ez duen zigor batengatik.
Ertzain bati arma bat lapurtzea egotzi diote19 urteko gizon horri. Lapurreta agentearen etxean gertatu zen. Ertzainak motxila batean gordeta zeukan arma pribatu bat ostu zuen, hain zuzen ere, gazteak.
Genero indarkeriagatik aurrekariak ditu. Horregatik, haren bikotekide ohiari babes handiagoa ematen ari dira lapurreta jazo zenetik, "larritasun maila altuko" biktima baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak