TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak, N-1 errepidean, Andoain parean, bi ibilgailuk izandako istripuaren ondoren

Furgoneta batek eta ibilgailu batek elkarren kontra jo dute, 20:45 aldera, eta auto-ilara luzeak eragin dituzte. Aurrez, autobus batek errepide berean izandako matxura batek ere, ilarak sortu ditu.

N-1 errepidean Andoain parean autobus batek izandako matxurak, lehendabizi, eta bi ibilgailuk izan duten istripuak, ondoren, erabat korapilatu dute trafikoa gaur arratsaldean bide horretan, Gasteizko noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 18:00ak inguruan autobus batek matxura bat izan du N-1ean, eta errepide erdian geratu da, ez atzera ez aurrera. Ondorioz, auto-pilaketak sortu dira.

Egoera bere onera etortzen ari zela, 20:45 aldera, autobusak matxura izan duen lekutik oso gertu, bi autok elkarren kontra jo dute, eta lehendik zetorren korapiloa, areagotu baino ez du egin horrek.

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias, IBMren ordenagailu kuantikoaz: "Zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakarriko ditu"

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoaren piezak dagoeneko Ibaetan dira. Sailburuaren ustez, "zientziaren munduan punta-puntan lan egiteko gaitasun handia duten pertsonak erakartzeko gunea izango da".    

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"

Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".

Gehiago kargatu