Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Soldata minimoaren igoera, itsaso Gorriko krisia eta Guggenheimeko programazio berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Yolanda Diaz. EFE.
Yolanda Diaz. EFE.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Soldata minimoaren igoera: Diputatuen Kongresuak langabeziako sorospena erreformatu behar zuen dekretua bertan beherautzi ostean, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak iragarri du erreforma gizarte eragileekin negoziatuko duela, eta horretarako bilerara deitu ditu gaurko. Batzarrean, orobat, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera ere adostu nahi du Lan Ministerioak. 

- Krisia itsaso Gorrian: AEBk eta Erresuma Batuak matxino huthien hainbat posizio militar bonbardatu dituzte goizaldean Yemengo sei probintziatan gutxienez, matxinoek Itsaso Gorrian merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzun gisa. Ekintza horren ondorioz, Iranek babestutako mugimendu xiitak gerra deklaratu die herrialde horiei.

- Guggenheimeko programazio berria: Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak eta Lucia Agirrek, Marta Blàviak, Manuel Cirauquik eta Lekha Hileman Waitollerrek osatutako Museoko Komisario Taldeak 2024an bisitariek izango dituzten hamar erakusketen gakoak azalduko dituzte, Museoko auditorioan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X