Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburuak zero azpiko tenperaturak utziko ditu

Euskadin, hotzagatik eta izotz arriskuagatik ezarritako abisua asteburu osoan zehar egongo da indarrean, eta Nafarroan dagoeneko zuritu du hainbat lekutan.
Otxandio, izotza.
Otxandio, izotza.

Juan depresioaren ondorioz, asko jaitsiko dira termometroak egunotan, ostegunean baino 10 ºC baxuagoak ere izan daitezke toki askotan, eta, hori ikusirik, abisu horiak ezarri dituzte astebururako Euskalmetek nahiz Aemetek, hotzagatik EAEn eta elurragatik Nafarroan. 

Erriberan, abisu horia izango da indarrean ostiraleko 13:00etatik 21:00etara, elurragatik; izan ere, 24 orduan 4 cm pila litezke. Pilaketa handienak 600-700 metrora izango diren arren, edozein mailatan bota dezakeela esan du Aemetek. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, bere aldetik, tenperatura hotzagatik eta izotzagatik ezarri du abisu horia, eta asteburu osoan egongo da indarrean. Barnealdea abisupean egongo da ostiralean (18:00etatik 00:00etara) izotz arriskuagatik, batez ere egunaren amaieran eta Araban. 

Larunbatean, abisua EAE osora zabalduko da, gauerditik 10:00ak arte. Euskalmeten iragarpenaren arabera, tenperatura minimoak jaitsi egingo dira, eta -2 ºC-ra ere jaits litezke barnealdeko puntu askotan. Kostaldean, 0 eta 3 ºC artean kokatuko dira. Termometroak -1 ºC-ra jaits daitezke Donostian eta Baionan, eta are gehiago Gasteizen, bertan zeropetik bost gradu espero baitira. 

Nafarroako zati handi bat (Erribera izan ezik) abisupean egongo da arrazoi beragatik. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziaren aurreikuspenaren arabera, Foru Erkidegoaren erdialdean, Pirinioetan eta isurialde atlantikoan -4 ºC-ko minimoak erregistra daitezke.

Igandean, tenperatura minimoak eta izotza direla eta, abisu horia egongo da indarrean (00:00-10:00), baina Araban bakarrik izango du eragina. Euskalmeten iragarpenaren arabera, izotz txikia edo ertaina egingo du, eta goizean behe-lainoa egon daiteke, batez ere hegoaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X