Gazteek baikorrago begiratzen diote etorkizunari
Azken urteotako joera, poliki bada ere, aldatzen ari dela dirudi, eta etorkizunean argitasun printzak ikusten hasi dira Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak. Oro har, egun duten egoeraren balorazio positiboa egiten dute eta urte honetan lan bat aurkitzeko itxaropena dute. Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Euskal Behatokiak iaz egindako "Aurrera Begira 2023" inkestak utzi dituen ondorio nagusietako batzuk dira. Gazteen egoerari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruzko azterlan horretan, landutako hamar adierazletatik bederatzitan bilakaerak hobera egin du.
Pandemiak eragindako ezkortasunaren marrak beheranzko joera hartu duela dio galdeketak. Etorkizunean gazteek duten konfiantzaren indizeak 2022an utzi zuen azken hamarkadako daturik okerrena, eta urtebete geroago, badirudi beste bat dela ikuskera: % 58k badute geroan itxaropena. Egoera pertsonalari eta orokorrean gazteen egoerari buruz galdetuta, poztasun maila % 71koa da, iaz baino puntu bat gehiago, eta egungo egoeraz duten iritziak ere hiru puntu egin du gora, % 65eraino.
Halere, badira oraindik ezkor egoteko arrazoiak. Gazteen ia erdiek, % 43k (% 2 gutxiago), uste dute urtebeteko epean ez dela beteko emantzipatzeko duten asmoa. Derrigorrez emigratu beharra aurreikusten dutenen kopurua ere zertxobait jaitsi da, % 9ra. Duela hamar urte % 16 ziren uste hori zutenak.
Lan-munduari dagokionez, nabarmen gutxiago dira lana galtzeko edota lan-baldintzak okertzeko arriskua ikusten duten gazteak. Gainera, lanik gabe dauden gazteen % 72k urte honetan lana aurkituko dutela uste dute, eta ikasleen % 80k, berriz, bere ikasketekin zerikusia duen enplegua izateko itxaropena du horiek amaitzen dituenean.
Duela hamar urte hasi zen Eusko Jaurlaritza gazteen egoerari buruzko galdeketa hau egiten. Gaur aurkeztu duten txostena egiteko inkesta iazko abenduan egin zuten, 16 eta 29 urte arteko EAEko 6.737 gazte online bidez elkarrizketatuta. Bilbon egin duten agerraldian aletu dute txostena Jonan Fernandezek eta Miren Saratxagak, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030erako Agendaren idazkari nagusiak eta Gazteriaren zuzendariak, hurrenez hurren.
Fernandezek nabarmendu du "2023an joera aldatzen hasi" zela, eta "gazteen aldartea hobea" dela orain. "Pandemiak eragindako ezkortasuna atzean uzten ari gara", zehaztu du.
Aurkezpenean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gazteen okupazioari buruz emandako datuak ere azaldu dituzte. 2023ko laugarren hiruhilekoko Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestaren arabera, Euskadiko gazteen langabezia-tasa % 10,8koa da ( % 5 gutxiago) eta okupazio-tasa % 44,5ekoa da ( % 3,4 gutxiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.