Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat hil da GI-636 errepidean, Lezo parean, bi autoren artean izan den trafiko istripuan

Ezbeharrean beste pertsona bat zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute, suhiltzaileek ibilgailutik atera ostean.
20240125105120_accidente-lezo-gaintxurizketa-istripua_
18:00 - 20:00
Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Lezon, bi autok talka eginda

Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu Lezoko Lanbarrengo industriagunearen parean (GI-636errepidea) jazo den trafiko istripuan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Kolpeak eragin dizkion zaurien ondorioz hil da gidarietako bat, istripua izan duen lekuan bertan. Beste gidaria Donostia Ospitalera eraman dute, suhiltzaileek autotik atera ostean.

08:00etan gertatu da ezbeharra, Gaintxurizketako biribilgunetik hurbil. Dirudienez, bi autok elkar jo dute.

Errepidea itxi dute bi noranzkoetan, baina 10:30ean berriro ireki dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X