Arrakala digitalaren aurkako 'Aukerak suspertzen' programan Euskadiko 3.710 adingabek hartu dute parte 2023an
Gizarte-desabantaila egoeran dauden ikasleen eten digitala ezabatzeko Eusko Jaurlaritzaren programa 3.710 ikaslerengana iritsi da 2023an; aurreko ekitaldian baino % 31 gehiago izan ditu, beraz. Ikasle gehienak familia migratzaileetakoak izan dira, eta ikastetxe publikoetan ikasten dute.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen "Aukerak Suspertzen" ekimena desabantaila sozialean eta hezkuntza- eta ikaskuntza-prozesuarekin jarraitzeko zailtasunak dituzten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.
Helburua eten digitala ezabatzea da, eskolaz kanpoko laguntza eta tokiko sare komunitarioaren aktibazioa sustatuz, Sailak ohar batean azaldu duenez. 2020an covid-19aren ondorioak arintzeko sortu zen programa gerora ere mantendu dute, beharraz eta eraginkortasunaz jabetuta.
Baliabide materialak (hala nola gailuak eta konektibitatea) emateaz gain, "Aukerak Suspertzen" programak gaitasun digitalak sendotzea eta hezkuntzan laguntzea du helburu, eta adingabe bakoitzaren eta bere familia-ingurunearen behar espezifikoetara egokitzen da.
Horretarako, boluntarioen eta profesionalen, administrazio publikoen eta hirugarren sektore sozialeko erakundeen lankidetzatik abiatuta, hezkuntza-erantzunak aktibatzen ditu programak.
2023an gizartean desabantaila egoeran zeuden 3.710 haur eta nerabe artatu ditu, 2022an baino % 31 gehiago, eta boluntario kopuruak ere gora egin du, guztira 727 izan baitira (aurreko edizioan baino % 30,7 gehiago).
Erabiltzaileen gorakada hori lurralde guztietan izan den arren, nabarmenagoa izan da Bizkaian, 2022an 1.444 izan ostean, 2023an 1.844 izan baitira programa horretan parte hartu duten haurrak eta gazteak. Araban, 429 izatetik 941 izatera igaro dira, eta Gipuzkoan, 689 izatetik 925 izatera.
Ikasleen % 76 ikastetxe publikoetakoak izan dira, eta % 24, itunpeko ikastetxeetakoak.
Euskadiko 90 udalerritan finkatu ditu laguntzak programa horrek, 2022an baino zazpi gehiagotan: Arabako 12 udalerritan, Bizkaiko 49tan eta Gipuzkoako 29tan.
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, programa honek Eusko Jaurlaritzak bultzatutako zaintza-politikarekin bat egiten du; izan ere, "zaintzek barnean hartzen dute adingabeei ematen diegun laguntza hezitzailea, emozionala eta soziala". Gaineratu duenez, "ekintza kolektiboak eta elkartasunak bizitzak nola eralda ditzaketen eta Euskadiko gizarte-sarea nola indartu dezaketen erakusten du programa honek".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.