Familien % 9k soilik jartzen dizkiete adimen artifiziala erabiltzeko mugak seme-alabei
Adimen artifizialari buruzko ikerketa baten arabera, familien % 91k ez diete bere erabilera mugatzen seme-alabei eta % 60 ikastetxeetan erabiltzearen aldekoak dira. Halaber, irakasleen erdiak baino gehiagok (% 56) hezkuntza curriculumean sartzea babesten dute, baina % 42k teknologia horren erabilerari mugak jartzea defendatu dute. Horrez gain, ikasleen % 82k onartu dute inoiz erabili dutela.
Horiek dira Empantallados.com hezkuntzako plataformak eta GAD3 kontsultorak adimen artifizialaren ondorioen inguruan egindako azterlanaren ondorio nagusiak. Ikerketa egiteko 14 eta 17 urte bitarteko ikasleen 501 guraso, 200 irakasle eta 200 ikasle elkarrizketatu dituzte.
Inkestan parte hartu duten pertsona gehienek onartu dute inoiz zerbait galdetu diotela chatbot edo solasaldi bat egiteko gai den programa informatiko bati. Zehazki, ikasleen % 91k, irakasleen % 86k eta gurasoen % 71k ChatGPTri galderaren bat egin diote.
Ikertzaileek gaur emandako datuen arabera, batez beste, % 33k informazio iturri gisa erabili izan dute, baina ikasleen kasuan portzentajea % 40koa da.
Inkesta parte hartu dutenek, batez beste, 6,2 puntu eman dizkiote tresna horren objektibotasunari eta hamarren bat gehiago, 6,3, egokitasunari. Irakasleen puntuazioak, ostera, ozta-ozta gainditzen du bosteko langa, 5,2 eta 5,4, hurrenez hurren. Dena den, adin txikikoen erdiek baino gehiago adierazi dute adimen artifizialak informazio okerra eman dezakeela.
Bestalde, familia (% 83) eta irakasle gehienak (% 90) kezkatuta daude adimen artifizialeko tresnen pribatutasun politikengatik eta egiten duten datu pertsonalen erabileragatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta bi gizon atxilotu dituzte
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak "irmo" gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 eta 42 urteko bi gizon atxilotu ditu, sexu erasoa eta emakumeen aurkako indarkeria leporatuta, hurrenez hurren. Halaber, hirugarren pertsona bat ikertzen ari dira.
Gizon bat atxilotu dute Berriozarren, labanak eskuan hartuta bikotekide ohiarekiko urruntze agindua urratzeagatik
Bikotekide ohiari eraso egiten saiatu ondoren, garaje bateko segurtasun kamerak kendu eta emakumearen ibilgailuaren gurpilak zulatu zituen.
Gasteizko Alde Zaharra birgaitzeko plan berriak 35 hotel jartzea baimenduko du
Alde Zaharraren 'Birgaitze Integraturako Plan Berezia' izeneko ituna adostu dute PSEk, EAJk eta PPk. Plan horren arabera, lekuz aldatuko diren tabernei lizentzia mantenduko zaie, eta eraikin osoetako 35 hotel, gehienez jota, jarri ahalko dira.
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.