aldez aurreko borondateak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldaketak aldez aurreko borondateen dekretuan: Baliabide eta pertsona gehiago prozesua arintzeko

Aurretiazko borondateen 50.000 dokumentu daude erregistratuta Euskadin. Azken urtean % 40 egin du gora sinatutako dokumentu kopuruak; 9.000 izen-emate, guztira.
Aldez aurretiko borondateen dokumentua
Aldez aurretiko borondateen dokumentua

Aldez Aurreko Borondateen Euskal Erregistroa arautzen duen dekretua aldatzea adostu du Gobernu Kontseiluak, eskaera kopuruaren igoerari erantzute aldera, eta epeak arintzeko asmoz. Guztira, aurretiazko borondateen 50.000 dokumentu daude erregistratuta Euskadin. Azken urtean % 40 egin du gora sinatutako dokumentu kopuruak; 9.000 izen-emate, urtebetean.

Zer aldaketa ekarriko ditu?

- Osasun sare publikoko medikuek eta erizainek ere izango dute dokumentua erregistratzeko aukera.

- Baliabide elektronikoak erraztuko dituzte, lan horiek egin nahi dituzten sendagile eta erizainek izena emateko modua izan dezaten.

- Erizainek, gainera, Euskal Erregistrora sartzeko baimena izango dute, aldez aurreko borondateen dokumentua kontsulta ahal izateko.

- Dekretua ez da EAEko herritarrengana mugatuko, hau da, Euskal Osasun Sistemaren erabiltzaile orori eragingo dio, Euskadin bizi ala ez.

- Ordezkari izango den pertsonaren berariazko onarpena beharko du dokumentuak.

- Ordezkari izendatutako pertsona horrek ordezkaritzari uko egiteko aukera izango du.

Behin Gobernu Kontseiluan onartuta, Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte aldaketak, otsailean zehar, eta ordudanik egongo da indarrean dekretu berria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X