Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegazkin bat urgentziaz lurreratu da Bilboko aireportuan, kabinan kea atzeman ondotik

12:00ak aldera hartu du lurra, pilotuak irrati bidez laguntza eskatu ostean. Airean zihoazen 141 bidaiariak onik daude.
Vuelo desvio bilbao
Hegazkinak ibilbidea aldatu behar izan du. Mapa: flightradar24

Lisboa-Paris bidea egiten ari zen Easyjet airelineako hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du ostegun honetan Bilboko aireportuan, pilotuak irrati bidez laguntza eskatu ostean, kabinan kea antzeman baitu.

Aparatuak 12:00ak aldera hartu du lurra, baina ez da inor zauritu. Barruan 141 pertsona zihoazen, aireportuko iturriek adierazi dutenez. Suhiltzaileak bertaratu dira eta 112 zenbakira ere deitu dute, protokoloak hala agintzen baitu.

Une honetan bidaiariak Bilboko aireportuko terminal batean daude berri gehiagoren zain, eta, hegazkina, berriz, 'Airbus 320'a, pistan dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Palestinarekin bat, konpromiso bat" ekimena aurkeztu dute, Gernika-Palestina sareak deituta

Gernika-Palestina herri ekimenak euskal gizartearen konpromisoa eskatu du larunbat honetan, "Palestina babesteko eta elkartasun aktiboan urratsak emateko", bai arlo ekonomikoan, bai arlo humanitarioan. Hainbat "eragile politiko eta sozialen" babesarekin eman du konpromisoaren berri, Donostian egindako prentsaurreko batean, eta Israelekin harremanak haustea eta "nazioarteko zuzenbidea errespetatzea eta aplikatzea" eskatu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X