"Trafiko etenaldi handia" bihar Amaran, 19:00etatik aurrera, Reala-PSG partida dela eta
Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak segurtasun-neurri bereziak hartuko dituzte asteartean Realak eta PSGk Reale Arenan jokatuko duten Txapeldunen Ligako partida dela eta.
Hala, Martin Ibabe Donostiako Kirol, Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotziak gaur azaldu duenez, "trafiko etenaldi handia" egingo dute Amara inguruan 19:00etatik aurrera, eta garraio publikoa erabiltzeko deia egin du.
Azpimarratu duenez, "segurtasuna bermatzeko" neurria da, eta trafikoa etenda egongo bada ere, pasabideak irekiko dituzte garraio publikoarentzat eta larrialdi zerbitzuentzat, ospitalera iristeko, besteak beste.
"Arriskun handiko" norgehiagoka
Frantziako taldearen jarraitzaileak bertaratuko direla eta partida nazioarte mailakoa dela kontuan hartuta, norgehiagoka "arrisku handikoa" ebatzi dute agintariek.
Iragan ostegunean bilera egin zuten Ertzaintzaren, Udaltzaingoaren, Donostiako Udalaren eta Realaren ordezkariek, segurtasuna eta herritarren egunerokotasuna bermatzeko neurriak ezartzeko.
Segurtasun Sailak eta Donostiako Udalak zabaldutako oharraren arabera, neurriak hiri osoan hartuko badira ere, batez ere Reale Arena estadioaren inguruko zirkulazioan izango du eragina, Amaran.
Horrela, bada, ibilgailuen joan-etorria galarazita egongo da zonalde horretan, 19:00etatik 21:00etara bitartean.
Horrez gain, Amara Berri inguruan ere, Pio XII plazaren eta estadioaren artean, 19:00etatik aurrera, debekatuta egongo da zirkulazioa ibilgailuentzat, garraio publikoarentzat eta larrialdietako zerbitzuentzat izan ezik.
Neurri nagusiak asteartean jarriko badituzte ere, segurtasun dispositiboan astelehenetik egongo da martxan.
Testuinguru horretan, agintariek garraio publikoa erabiltzeko eta estadiora denboraz joateko deia egin dute.
Hain zuzen ere, trafikoa galarazita egongo den arren, pasabideak irekiko dituzte garraio publikoarentzat eta larrialdi zerbitzuentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.